Ikastaroak :: Biologia eta Natur Zientziak

Ingurugiroa ezagutu. GPS eta GIS baliabideak

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2009(e)ko irailaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2009(e)ko urriaren 23a

Ikastaroa on-line izango da, lau saio presentzialekin, ostiraletan.

Gaur egun Geolokalizazio baliabideak mundu guztiaren esku jarri dira, baina baliabideak diren heinean hauen ahalmenak ezagutu behar dira. Ikastaro honetan baliabide hauen korronte bi elkartzeko aukerak ikusiko ditugu: GIS-ak eta GPS-ak, eta hauen aukerak, naturaren gaineko ikerketak burutzerakoan.

Ikastaroaren osagai moduan, ingurugiro ikertzaileak etorriko zaizkigu euren esperientzien berri ematera.

Irakasleak

  • Joseba Dorado Lopez

    Geografian lizentziatua. Lan jarduna Ingeneritza munduko Geografiako Informazio Sistemetan (GIS eta GPS lanetan) eta Ingurumeneko inpaktu ebaluazioan.

  • Borja Ruiz Huerta

    Geografian lizentziatua. CEA eta GIS-en inguruko graduondokoa. Lan jarduera obra zibiletako ingurumen gaietan eta GIS arduradun. UEUkidea da.

Helburuak

- GISaren oinarriak ezagutu

- GIS baliabideak ezagutu

- GPS eta GISa lotzen jakitea

- Ingurugiroaren gaineko informazioa geografikoaren baliabideak topatu eta ulertu

- Ingururgiro ikerketan GIS eta GPS tresnen aplikazio praktikoa ikusi

Edukiak

  • GPS eta GIS-en ezaugarri teorikoak
  • GIS erabilera
  • GPS erabilera
  • Ingurugiro datuen bilketa eta ulermena
  • Tresnen aplikazioa ingurugiro ikerketan

Metodologia

Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu, saio presentzialak eta on line irakaskuntza konbinatuz.

Saio presentzialak astero izango dira, guztira lau. Saio presentzialetan astean zehar plataforman eman diren gaien gaineko zalantzak argituko dira eta zenbait adituk esperientziak aurkeztuko dituzte.

Azken saio presentzialean, azken praktiken emaitzak eta azken arazoak landuko dira.

Moodle plataformaren bidez edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin eraikiz plataformako foroen bitartez.

Nori zuzendua

GPS zaleei. GIS erabiltzaileei. Ingurugiro ikasleei. Ingurugiro teknikariei. Ingurugiroan interesatuta dagoen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Izena eman: orri honen behealdean daukazu horretarako aukera: parte hartu nahi dut klikatu, bertan ageri diren datuak bete eta bidali eman.
  • Ordainketa: Izena ematerakoan agertuko zaizkizu matrikula ordaintzeko argibideak.
  • Matrikula-prezioak: Ikasle, langabetu, jubilatuak...: egoera ziurtatzen duen agiria bidali behar dute deskontua izateko (ikasle-txartela, matrikularen kopia, INEMeko txartela...).
  • Matrikularen onarpena: Ordainketaren frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda erabakitzeko orduan.

Babesleak