Ikastaroak :: Ingeniaritza , Kimika

Hondakinen kudeaketa eta tratamendua. Hitzaldia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 2.00 ordu

UEUren Hondakinen kudeaketa eta tratamendua graduondokoaren barne Iñaki Petxarromanek berriki argitaratu duen “Su haietatik ke hauek” liburuaren aurkezpena eta hitzaldia antolatu dugu.

«Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu diren guztiak gertatuta, azkenean hondakinak izango zirela herrialde honetako eztabaidagai nagusia?». Horrela hasten da Txalaparta argitaletxearen webguneko liburuaren aipamena.

Gaur egun Gipuzkoan hondakinen inguruan dagoen gatazkak erro sakonak ditu, eta horren gaineko gaineko begirada pribilegiatua izan du Iñaki Petxarromanek, kazetari gisa hasiera-hasieratik jarraitu baititu errauste plantak egiteko proiektuen gaineko gorabehera guztiak, lehen eskutik jasotako informazioarekin sarri.

Irakaslea

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Hitzaldia irekia da, doanekoa eta ez da aurretik izenik eman behar.