Ikastaroak :: Nekazaritza, Ekologia
Ikastaro larunbatetan, apirilaren 27an eta maiatzaren 4an izango da. Lehenengo egunean goizez eta bigarrenean goiz eta arratsaldez.
Elikadura burujabetza lantzen ari garenok, gero eta formazioaren beharrizan gehiago ikusten dugu. Gazteak prest daude ikasteko, lantzeko, garatzeko… eta maiz non ikasi eta praktikatu izaten da arazoa. UEUk horretan lagundu dezake, eta baserriarekin harremana daukagunok lurra ere horretarako utzi genezake, ikastaro teoriko praktikoak egiteko orduan.
EHNE Bizkaia, formazio arduraduna.
Abokatua, sindikalista, Madrilgo Kongresuan diputatu izana.
EHNE Bizkaiko zuzendaritzako kidea.
Biologoa, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea, UEUkidea.
agroekologia.org taldeko kidea eta UEUkidea.
Baserritarra. Larrabetzu.
Metodologia parte hartzailea. Eztabaidak eta solasaldiak. Adibideak, eta baserritarren esperientziak. Bisitak baserrietara zein praktikak solo eta baratzeetan.
Nekazaritzan jardun nahi duten gazteei. Elikadura burujabetzaren gaian sakondu gura duten profesionalei (irakasleak, udal teknikariak, baserritarrak...).