Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia
Ikastaroa astearteetan izango da: apirilaren 16an, 23an, 30ean eta maiatzaren 7an.
Sarritan, egunean zehar izan ditugun arazoak etxera eramaten ditugu gurekin, eta batzuetan baita konpontzen ez jakin izanaren sentipena ere.
Modulu honek egoera zailetan eroso eta baliagarri sentitzeko jokabideak eskaintzen dizkigu. Horretarako, batetik, edozein estres-egoeratan aplikagarri izan daitezkeen erlaxazio eta kontzentraziorako oinarrizko teknikak eskaintzen dizkigu, eta, bestetik, aurrez aurre jartzen gaitu, naturalak diren arren, deseroso sentiarazten gaituzten bizitzako zenbait egoera eta gertakarirekin: lagun eta lankideen arteko tirabirak; azterketa baten aurrean edo lan-kargaren presioak sortzen duen blokeoa, maite dugun pertsona edo harreman baten galera, edo berri txarrak eman beharra, besteak beste.
Komunikazio Ikasketetan graduatua. Gestalt Terapian eta PNLn trebatua. Mindfulness eta Hezkuntza Kontzientean Unibertsitate espezialista. EraiN-en trebatzaile eta aholkulari.
Unibertsitatea.net atariko elkarrizketa.
Guraso.com atariko elkarrizketa.
Parte-hartzaileek estutasunei aurre egiteko baliabide berriak eskuratzea eta egunerokotasunean suerta dakizkigukeen zenbait egoera kritikori erantzuteko jokabide-patroi eraginkorrak ikastea.
Modulu honetan estres-egoerak zelan bideratu bi ikuspuntutik lantzen dugu:
Egoera zailei aurre egiteko baliabide gehiago izan nahi dituen edonori.