Ikastaroak :: Geografia, Kartografia

Geografia-informaziorako sistema (GIS) II. modulua

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko apirilaren 17a

Ikastaroa on line izango da. Ikasgelako hiru saio izango ditu, ikastaroaren hasiera-egunean, apirilaren 18an, 17:00etatik 20:00etara lehenengoa, maiatzaren 15ean bigarrena eta ikastaroaren amaieran, maiatzaren 23an, hirugarrena.

Azken 4 urteetan oinarrizko GISen gaineko ikastaroak izandako harrera ona ikusita, tresna hauen gaineko formazio sakonago batera jotzea joera naturala dela iritzita, ondoko ikastaroa proposatzen dizuegu.

Ondoriozta daiteke, beraz, gaiaren inguruko oinarrizko jakintza batzuk beharrezkoak izango direla.

Gaur egun, teknologia hauek beste batzuek bezala sarean txertatzeko joera izan dute cloud-computing delakoaren bidez. Orain arte izandako ikastaroetan baztertuta geratu den gaietako bat izan da, eta bada garaia hari ekiteko.

Bestetik, GISen beste esparru bat jorratu nahiko genuke: informazio rasterraren tratamendua hain zuzen ere. Eta informazio mota horren azken urteetako garapena eta erabilera (lurraldearen modeloak, teledetekzio bidezko kartografia,…).

Bukatzeko, metodologia aldetik, orain arte erabili den modeloarekin jarraitzea proposatzen dizuegu, zati bat ikasgelan, eta bestea, moodle plataforman oinarritutako on line irakaskuntzaren bidez.

Irakasleak

  • Joseba Dorado Lopez

    Geografian lizentziatua. Lan jarduna Ingeneritza munduko Geografiako Informazio Sistemetan (GIS eta GPS lanetan) eta Ingurumeneko inpaktu ebaluazioan.

  • Borja Ruiz Huerta

    Geografian lizentziatua. CEA eta GIS-en inguruko graduondokoa. Lan jarduera obra zibiletako ingurumen gaietan eta GIS arduradun. UEUkidea da.

Helburuak

  • GIS tresna libreetan oinarritutako lanak burutzeko baliabideak ematea.
    • Web bidezko kartografia zerbitzatzeko gaitasunak garatzea, gure etxeetako baliabideak erabilita. Horren gaineko azken joerak ikustea.
    • Raster kartografia erabiltzeko tresnetan trebatzea. Gure oinarrizko kartografia sortzea informazio-iturrietara jota. Raster teknologia berriak ezagutzea.

Edukiak

  • Raster kartografia:
    • Raster kartografiaren oinarri teorikoak finkatu.
    • Raster informazioaren tratamendurako tresna libreen aurkezpena.
    • Sextanteren Raster tresnen erabilera GVSIG gainean.
    • Satelite bidezko irudiak erabilita lurraldearen erabilera-mapa sortu.
    • Lurraren modelo digitalen sorrera, eta haien gaineko kartografia deribatua.
    • Irudien azken teknologien aurkezpena.
  • Web bidezko kartografia:
    • Datu Espazialen Azpiegitura(DEA): zer dira eta haien osagaiak. INSPIRE-LISIGE ekimenak.
    • DEA bezeroak ezagutu, Interneten argitaratzeko mapak ikustatzeko.
    • Mapa-zerbitzuak sortu. Web bezeroa Mapserver eta Openlayers bidez.
  • Metadatuak:
    • Metadatuak ustiatu CatMDedit erabilita.

 

Metodologia

Edukien aldetik hiru atal nagusitan banatuko da ikastaroa:

  1. atala. Web bidezko kartografia.
  2. atala. Irudien gaineko kartografia (Raster eredua).
  3. Proiektua burutzea.

Funtzionaltasunari begira, ikastaroa “erdi presentziala” definitu beharko litzateke. Hasierako 3 orduko saioa ikasgelan izango da, ondoren astebeteko on line tartea irekiko da (tutoretza), jarraian 3 orduko beste ikasgelako saio bat, berriro ere aurrekoaren moduko on line saioa, eta, bukatzeko, proiektuen emaitzak eta azken arazoak konpontzeko saioa.

Nori zuzendua

Ingurumen-teknikariei, lurralde-antolamenduaren teknikariei eta kartografia-teknikariei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Oharrak

Ikastaroan parte hartzeko gutxieneko ezagupenak izatea ezinbestekoa da:

  • Kartografiaren oinarriak.
  • GvSIG instalazioa eta oinarrizko ezagupenak.

Babesleak

Etiketak

GIS, Kartografia, Librea, Mapserver, Geoserver, Gvsig, Sextante, Raster, mapa-serbitzariak, metadatuak, catmdedit, MDT, MDE, UEUren Ikastetxe Nagusia, Udaberriko eskaintza, Markeskoako ikastaroak, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.