Ikastaroak :: Informatika

Android programazioaren hastapenak. (MOOC)

  • Hasiera-data: 2013(e)ko otsailaren 18a
  • Amaiera-data: 2013(e)ko apirilaren 30a
  • Tokia: Hainbat toki
  • Ordutegia: Beste. 00:00-00:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu

Android mugikorrentzako sistema eragile bat da, Linux nukleoan oinarritua, middleware aplikazioekin batera gailu mugikorretan (smartphoneak, tablet-ak...) erabiltzeko bideratuta dago. Open Handset Alliancek garatutakoa da, elkarte honen helburua gailu mugikorretarako estandare irekiak zabaltzean datza, honela, edozein garatzailek garatu ditzake Androidentzako aplikazioak Googlek banatutako SDKren bitarteaz.

Orain arte mugikorrentzako sistema eragile gehienak itxiak ziren eta hauek pertsonalizatu eta programatzeko aukera gutxi eskaintzen zuten. Android mugikorrentzako sistema eragile libreak sistema eragilea pertsonalizatu eta programatzeko aukera berriak ireki zituen eta horrela gauza berriak egiteko mundu berri bat ireki.

Ikastaro hau UEUren eta Asmoz Fundazioaren artean antolatu da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin.

Ikusi ikastaroaren web zehatza.

Ikastaroa DOAN da.

Irakasleak

Helburuak

  • Android sistema eragilearen ezaugarriak ezagutzea.
  • Android sistemaren garapena egiteko tresnak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
  • Programatzeko aukera berrien inguruan hausnartzea.
  • Aplikazio berri baten garapena diseinatzea eta aurrera eramatea.

Edukiak

  • Android sistemari sarrera.
  • Android programazioa: artearen egoera (HTML5, multiplataforma, SDK).
  • Programazioaren oinarrizko kontzeptuak: bistak, aktibitateak...
  • SDK eta Eclipse: azalpena eta instalazioa.
  • Alde praktikoa: ariketak.

Metodologia

Ikastaroa erabat on line eta MOOC ikastaro honen bitartez, oinarrizko ezagutza lantzeaz gain, egoera jakinei aurre egiteko gaitasuna landuko da, bakarka zein elkarlanean. Horretarako, ikaskuntza mota honetan garrantzi berezia hartuko dute, ohiko idatzizko baliabidez gain, bideo tutorialak, autoebaluaziorako ariketak, zein taldekako ebaluazioa. Ikasleak ez ditu soilik edukiak modu pasibo batean jasotzen hainbat jardueretan parte hartu behar du eta ezagutza aktiboki eraiki lan kolaboratiboaren bitartez.

Nori zuzendua

Informatikariei edo programatzeko zaletasuna duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaroa DOAN da.

Izen ematea irekita dago, apirilaren 30a arte.

Izen ematea Asmoz Fundazioaren web gunetik egingo da: Android ikastaroa.

Etiketak

ikastaroak, mooc, smartphone aplikazioak, android

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.