Ikastaroak :: Artea , Komunikazioa

Antzerkigintza "Umorez bizitzeko bide bat"

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko martxoaren 11a

Ikastaroa larunbatetan (martxoaren 16an eta 23an) izango da, goiz eta arratsaldez.

Ikastaro honekin pentsamendu baikorra eta sortzailea bultzatzen dugu. Sormen kolektiboko eta komunikatzeko modu bat sortuz.

Enpatia eta gatazkak konpontzeko abileziak garatuz.

Ikastaroa, era praktikoan planteatzen dugu, hau da, baliabide ezberdinak erabiliz, eta antzerki-teknikaz baliatuz.

Helburu nagusia plazeretik abiatuta eta jolasaren bidez, talde-estrategiak, sormena eta komunikatzeko aukera bultzatzea da.

Irakasleak

  • Jose Mari Larrañaga Arrizabalaga

    UEUko kidea. Taupada antzerki taldekoa.

  • Edurne Lasa Amorebieta

    UEUko kidea. Taupada antzerki taldekoa.

Helburuak

  • Norbere ezagutzatik abiatuz, besteak ezagutzeko eta errespetatzeko bideak eraikitzea, bizitzarako baliabideak aberastuz eta erabakiak hartzeko zein gatazkak konpontzeko konpetentziak eskuratuz.
  • Komunikazio-bide ezberdinen bidez sormena bultzatzea.

Edukiak

  • Pertsonaiak, gatazka, espazio eta denbora, erritmoa, gaia, gatazkaren ebazpena, entzumena, errespetua, norbere eta bestearen kontzientzia…
  • Sormenen behaketarako estrategiak.
  • Gatazkak konpontzeko teknikak.
  • Komunikazioa gerta dadin oinarrizko arauak eta egiteko moduak: entzutea, errespetua…

Metodologia

Ikastaroa, era praktikoan planteatzen dugu, hau da, baliabide ezberdinak erabiliz, eta antzerki-teknikaz baliatuz.

Nori zuzendua

Alai bizi nahi duen edozeini.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

komunikazioa, sormena, pertsonaia, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak, udaberriko eskaintza, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.