Ikastaroak :: Argazkigintza, Dokumentazioa

Argazkigintza dokumentala

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko martxoaren 10a

Ikastaroa larunbatetan izango da:  martxoaren 16an, 23an eta apirilaren 13an, 20an eta 27an.

Ikastaro honetan dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertuko ditugu (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak, eta abar).

Argazkigintza dokumentala eta argazki-kazetaritza (erreportajea) oso hurbileko diziplinak dira. Biek helburu berdina dute: argazkien bidez kontakizun bat egitea.

Erreportajeak gaurkotasunari eta egunkarietako albisteei estu-estu loturik egoten dira.

Lan dokumentalak, ordea, sosegu handiagoz egindako lanak izaten dira. Hara adibide batzuk: munduko migrazioak (S. Salgado) eta pertsonen kontrako minek eragindako kalteak (Gervasio Sanchez), edo apalagoak (Gerra Zibilean desagertutakoen gorpuak lurpetik ateratzea).

Egunkariek alardeei buruzko informazioa eman behar badute, egunean bertan edo bezperan egindako argazkiak beharko dituzte. Kazetaritzak oso epe motzeko begirada izan ohi du. Dokumentala atenporalagoa da.

Batzuetan bi bideek bat egiten dute, eta egunkariek lan sakonagoak argitaratzen dituzte.

Dokumental kutsuko lanek beste ezaugarri bat ere izaten dute: errealitateari norbere interpretazioa ematea. Beste era batera esanda: argazkilariak bere ikuspuntua emateak garrantzi handia du.

Ikastaroan sormen-prozesuaren faseak aztertuko ditugu; hasierako erabaki garrantzitsuetatik abiatuta, ediziora arteko pauso guztiak.

Irakaslea

Helburuak

  • Irudien bidezko adierazpenera hurbiltzea.
  • Lan dokumental bat egiten ikastea.
  • Norbere estiloa bilatzea.
  • Sormena bultzatzea.

Edukiak

Oinarri teorikoa:

  • Dokumentalgintza klasikoa.
  • Gaur eguneko dokumentalgintza.

Alde praktikoa:

  • Gaiari nola heldu eta lana nola burutu.
  • Ideiak irudi bihurtzeko hainbat era aurkeztu.
    • Argazkiak antolatzen ikasi.
    • Koherentzia eta estiloa.

Metodologia

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Aldez aurretik oinarrizko ikastaroren bat eginda izatea oso komenigarria da. Dena dela, nahikoa da ikasleak bere kamera erabiltzen jakitea.

Abiapuntua hori izanik, ikasleak era askotakoak izan daitezke: argazkigintza bizibide hartu nahi duen jendea, kazetariak, artistak, hezitzaileak, etnografoak edo, besterik gabe, argazkizaleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen)

Babesleak

Etiketak

praktika, kritika, estiloa, erreportajeta, argazkilaritza, lan dokumentala, argazki-kazetaritza, Udaberriko eskaintza, Markeskoa, Ikastetxe Nagusia, Eibar

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 615920

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.