Ikastaroak :: Fisioterapia, Medikuntza, Osasuna

Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2013(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko apirilaren 12a

Ikastaroa larunbatean (apirilaren 20an) izango da.

Ikastaroaren ideia da jendea euskaraz trebatzea osasun arloan, batik bat neuromuskulueskeletikoen proba diagnostiko garrantzitsuenak erakustea. Bai fisioterapia arloan, bai medikuntza arloan oso garrantzizkoa da diagnostiko on bat egitea; funtsezkoa da, beraz, proba hauek ondo egiten ikastea, bai eta zer adierazten duten ere.

Irakaslea

  • Loitzun Izaola Azcona

    Fisioterapeuta eta EHUko irakaslea, Fisioterapia Graduan. 15 urteko lan-esperientzia fisioterapeuta bezala Mugi fisioterapia zentruan. UEUkidea.

Helburuak

  • Proba diagnostiko garrantzitsuenak zeintzuk diren ikastea, pazienteen arazoak errazago atzemateko.

Edukiak

Gorputzeko ataleko proba diagnostiko garrantzitsuenak erakutsi eta banaka praktikatu, haien erabilera aztertu eta frogatzeko.

Metodologia

Ikastaro praktikoa izango da. Probak erakutsiko dira eta ondoren praktikan jarriko dira ikasleen artean, biko edo hiruko taldetan banatuta.

Nori zuzendua

Osasun arloan pazienteak tratatzen dituen edozeini (mediku, fisioterapeuta...).

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).