Ikastaroak :: Komunikazioa

HOBETUZ. Komunikazio eraginkorrerako teknikak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 24.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko abenduaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2013(e)ko urtarrilaren 18a

Txikitan, bizitzan moldatzeko balio izan digun modu bat, rol bat, komunikatzeko era bat ikasi genuen, (adibidez: lotsatia, liderra, kanporakoi edo barnerakoi, esanekoa eta abar).

Eta beharbada guk rol hori “ontzat” emanen dugu. Baina ona hoberenaren etsaia izan ohi da. Ontzat edo nahikotzat jotzen dugun horrek, era berean, konformismoan harrapatzen gaitu eta lortzen ditugun emaitzak hobetzea galarazten digu.

Mintegi edo tailer hau praktikoa da funtsean. Bertan, parte-hartzaileak bere muga zaharrak identifikatuko eta komunikazio modu berriak ikasiko ditu, ariketa arin, ugari, dinamiko, eta giro dibertigarrian.

 

Saioak: urtarrilak 26, otsailak 2 eta 9 (larunbatak)

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Ahalik eta naturaltasun, argitasun eta jario handienarekin besteekin harremanatzeko teknika erraz eta baliotsuak ikastea, besteek hobeki ulertzea ahalbidetuz, lanean denbora eta eraginkortasuna aurreztuz, gatazkak konponduz, autoestimua ere hobetuz eta gainerakoekin ditugun harremanetan kalitatea handiagoa lortuz eta, ondorioz, horrekin guztiarekin, baita emaitza hobeak eta bizi-kalitate hobea ere.

Edukiak

  • Komunikazioren aspektu batzuk
  • Kalibrazioa
  • Rapport
  • Entzuketa sakona
  • Barneko egoera edo energia
  • Aurre-usteak. Jarrera guztien asmoa.
  • Arreta fokua
  • Markazio analogikoa
  • Ahotsa eta edukia
  • Ahotsaren nolakotasunak eta erabilera
  • Zentzumen anitz mintzamena ariketak
  • Edukiaren zenbait gauza

Metodologia

Funtsean, teknika guztiak pertsonaren esperientzia bizi eta hurbilekora modu praktikoan sartzean datza metodologia (EGINEZ IKASTEA).

Ikaskuntza funtsean esperientzian oinarritua izan dadin egituraturik dago mintegia. Parte-hartzaileen artean egindako ariketa anitzek urratsez urrats osatzen dute prozesu guztia.

Nori zuzendua

Pertsona-taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztiei (nork ez du behar?), esaterako: irakasleei, ikasleei; gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztu behar dituztenei; hitzaldiak eman, lan-taldeak zuzendu behar dituztenei (negozioak, enpresak, salmentak, osasuna, ideiak igortzeko jarduerak, prentsa, irratia, politika, sindikatuak, etab.) aisialdiko, familiako, bikoteko, adiskideen arteko harremanak hobeto nahi dituztenei, etab.

 

Nork eman dezakeen izena:

  • EAEko langileek (onartutako ikasle kopuruaren % 60-80 osatu arte)
  • EAEko langabetuek (onartutako ikasle kopuruaren % 40-20 osatu arte)

 

Lehentasuna izango dute talde hauetako partaideek:

  • enpresa txiki eta ertainetako langileak
  • emakumeak
  • terrorismoaren biktimak
  • genero-indarkeriaren biktimak
  • 45 urtetik gorakoak
  • kualifikazio baxuko langileak
  • pertsona minusbaliatuak
  • langabetu gazteak
  • iraupen luzeko edo gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskua duten langabetuak

Matrikulaziorako argibideak

Informazio orokorra:

  • HOBETUZ ikastaroetako izen ematea doan da.
  • UEUren web gunetik eman behar da izena.
  • Ikastaroetako plaza kopurua mugatua da, 15 ikasle. Onarpena: matrikula dataren arabera
  • Epea: abenduaren 12tik urtarrilaren 4ra.

 

Onartua izan ezkero aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • NANaren fotokopia
  • Langileek: azken nominaren goiko aldearen fotokopia
  • Langabetuek: Gizarte Segurantzako eta Lanbideko txartelen fotokopiak
  • Lehentasuneko taldekoa zarela ziurtatzen duen beste edozein agiri ofizial
  • 2C eranskina

Etiketak

ikastaroa, jendaurreko komunikazioa, jendaurreko lanean gozatu, jendaurrean hitz egin, pertsonen arteko komunikazioa, hobetuz, eibar

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.