Ikastaroak :: Psikopedagogia, Sexologia

Nola eta noiz hitz egin haurrei sexualitateaz.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko urriaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko urriaren 30a

Nafarroako Gobernuak homologatutako ikastaroa da.

Ikastaro hau astearteetan emango da, ondoko datetan: azaroak 6, 13, 20, 27 eta abenduak 11.

Sexualitatea gizaki guztien alderdi eta ezaugarria da, emakume eta gizonenak, neska eta mutilenak; jaiotzen garenetik eta gure bizitza osoan zehar. Izate hau, bizitzako aro ezberdinetan, era anitzetan gertatzen da, prozesu mugikor eta gizabanakoa delako.

Pertsona guztiok sexu-hezkuntza egiten dugu (balio batzuk igorriz, jarrerekin,…) eta askotan ez gara konturatzen egiten ari garela. Horregatik, hain garrantzitsua da neska eta mutilen hezkuntzan ari garenok bidaltzen ditugun balio eta jarrerak esplizituki egitea.

Ikastaro honetan hainbat informazio eta baliabide landuko dugu, 0-6 urte bitarteko umeekin kalitatezko sexu-hezkuntza egiteko.

Irakaslea

Helburuak

  • Hezitzaileek sexu heziketa ona egiteko gako batzuk izatera lagundu: ezberdintasunari errespetu eta norberaren zainketan oinarrituta.
  • Hezitzaileekin sexuen inguruko gaiak landu, haien sexualitatea “eraikitzea” suposatzen duenari lagunduz.
  • Sexualitatea bizitza osoan zehar garatzen dela ulertzea.
  • Gure gizartean ezarrita dauden sexualitateari buruzko hainbat arauen inguruan hausnartzea.
  • 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin sexualitatea lantzeko behar diren informazioa eta tresnak eskaintzea.
  • Abusuak ekiditeko gakoak izatea.

Edukiak

  • Giza Izate Sexuala: sexua, sexualitatea, erotika eta amatoria.
  • Sexualitatearen garapena haurtzaroan
  • Gure kulturan dagoen moral sexuala eta bere ondorioak
  • Kalitatezko Sexu hezkuntzarako baliabideak eta gakoak
  • Familiekiko iradokizunak.
  • Abusuen ekiditeko gakoak.
  • Kasu praktikoen analisia.

Metodologia

Teoriko-praktikoa. Ikerketa, partaidetza, elkarrizketa eta esperientzien elkartruketan oinarrituta.

Adin horietako sexualitatearen tratamendua ulertzeko behar den teoria garatzea. Parte hartzaileen esperientzien bertaratze-lana eta planteatutako arazoak ebaztea.

Nori zuzendua

Haur eta Lehen Hezkuntza aholkulariak eta irakasleak. Orokorrean, interesa daukan edonori zuzendua da.

Matrikulaziorako argibideak

  • ''Matrikulatu'' aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 36 25 63, nafarroa@ueu.org (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

  • Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak homologatutako ikastaroa da hau. Irakasleek beraien meritu baliozkotzetan kredituak lortzeko aukera daukate.
  • Horretarako Departamentuak markatutako prozedura jarraituko da.
  • Homologazioa: 2 kreditu.

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

  1. %80ko asistentzia izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontutan).
  2. Lan-pertsonala egin eta aurkeztea.

Etiketak

iruñea, ikastaroak, homologatua, sexologia, sexu-hezkuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.