Ikastaroak :: Hezkuntza, Sexologia, Osasuna

Sexualitatean aholkularitza egiteko jarraibideak osasun arloan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko irailaren 6a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko urriaren 10a

Ikastaroa asteazkenetan izango da: urriaren 17an, 24an, 31an eta azaroaren 7an.

 

Osasunaren eremuan gabiltzanok zuzenean edota zeharka sexualitate eta bikote alorrekin topo egiten dugu. Egoera horien aurrean, zalantzak eta beldurrak izan ohi ditugu, nola jokatu edo erantzun jakin nahi izaten dugu. Gure borondate ona beharrezkoa da, baina baita gutxieneko irizpide argi batzuk izatea ere, segurtasunez jokatu ahal izateko. Horretarako da ikastaro hau, baliabide horiek eskaintzeko. Nola jaso? Zein kontsulta daude gure esku eta zeinek gainditzen dute gure diziplina (medikuntza, erizaintza… )? Nola eta nora birbideratu kontsultak? Erabiltzaileek egiten dituzten kontsulta zuzenen atzetik benetako kezka eta beharrak identifikatzen ikasiko dugu, gainera.

Irakaslea

  • Nerea Sancho Esnaola

    UEUko Sexologia sailburua. EHUko Psikologia Fakultateko Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoak Saileko irakasle elkartua. Sexualitatearen Psikologiako irakaslea. Bitxigorria Boutique Erotikoko Sexologia Zerbitzuko zuzendaria. Sexologia klinikoan aditua.

Helburuak

  • Zeharkako edota zuzeneko aholkularitza egiten dugunez gero, geure gaitasunak ondo ezagutzea.
  • Orientabideak eta deribazioak egiteko gakoak eta estrategiak lantzea.
  • Segurtasunez jokatzeko beharrezko baliabide pertsonalak, materialak eta kontaktuak eskuratzea.

Edukiak

  • Sexologiaren hastapenak. Giza erantzun sexuala. Osasungintzarenaren eredu erotikoa.
  • Ikuspegi teorikoa, zailtasunak, saiatutako soluzioak eta esku-hartze eraginkorrak: desioa, zakilaren tentetze zailtasunak, azkar eiakulatzea, baginismoa. orgasmo eza eta beste.
  • Jarrerak eta ikuspegi profesional-biografikoa, osasun zerbitzuetan.
  • Zailtasunen sorrera eta soluzioak. Bikote dinamikak.
  • Eskaera zuzenetik, benetako eskaerara doan bidea (demanda esplizitutik inplizitura).
  • Ohiko kontsultak. Kasu bereziak: minbizia, urritasun fisiko, psikiko eta sentsorialak.
  • Baliabideen meta. Errekurtso bibliografikoak. Baliabide ludiko-terapeutikoak. Kontaktu interesgarriak.
  • Bost zentzumenen indar erotikoa eta formula erotikoak.
  • Euskal terminologia sexologian eta hizketa estrategikoa.

Metodologia

Azalpen teorikoak, ariketa praktikoekin tartekatuko dira. Eztabaida, talde txikietan lana, rol-playing-a eta kasuen azterketa egingo dira, besteak beste.

Nori zuzendua

Famili mediku, ginekologo, emagin, erizain, urologo, psikologo,  uro-ginekologiako fisioterapeuta, farmazeutiko, ikasle eta, sexualitatearen eta osasunaren arloan diharduten gobernuz kanpoko erakundeetako kideei.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

sexologia, osasuna, esku hartzea, UEUren Ikastetxe Nagusia, udazkeneko eskaintza, eibar, Markeskoako eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.