Ikastaroak :: Psikologia, Osasuna

Entzun zure gorputza

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko urriaren 31a

 

Ikastaroa larunbatean (azaroaren 10ean) izango da.

Gaixotasuna aditu behar den gorputzaren garrasi bat da. Aurretik arin hitz egin digu, baina ez diogu entzun. Gaixotasuna gorputzaren hizkuntza da. Zer esaten dizu? Emaiozu ahotsa zure gaixotasunari! Gaixotasunaren mezua ulertu behar dugu; oso informazio baliagarria baita.

Zein da gure jarrera gaixotasunaren aurrean? Laguna ala etsaia da? Kanpotik dator edo erasoen aurrean gorputzaren erantzun egokitua da? Nola berreskuratzen dugu osasuna bere funtzio sendatzailea bete dezan, haren aurka edo haren alde eginez? Osasuna berreskuratzeko zein terapia erabili aukeratu aurretik, galdera hauei erantzutea ezinbestekoa da.

Autoezagutza sakon batera eramango gaituen gaixotasunaren sendaketa kontzientea landuko dugu. Ez dago gorputz-osasunik emozio-osasunik gabe. Minberatuta dagoen bihotza gorputz gaixo batean islatzen da.

Irakaslea

  • Itziar Salegi Urbieta

    Mikel Salegiren arreba.

    Naturopata eta psikoterapeuta.

Helburuak

  • Gaixotasunaren ikuspegi berria izan. Gaixotasuna ez da arazoa, konponbidea baizik.
  • Orain arte gorputza kimikoki sendatzen ikasten aritu gara: sendabelar, aromaterapia, elikadura eta elikadura ortomolekularraren bitartez. Ez ditugu baztertuko.
  • Hemendik aurrera gorputz fisikoaren osasuna sendatze psikikoaren bidez landuko dugu. Gure emozioak eta pentsamenduak sendatzen baditugu, gure gorputza sendatuko dugu.
  • Gorputzarekin hitz egingo dugu irudikapen sendatzailearen bidez. Berak esango digu zer gertatzen ari zaion eta zer egin behar dugun ongizatea eta osasuna berreskuratzeko. Berak hitz egingo digu gure bizitzan funtzionatzen ez duenari buruz. Organo bakoitza sendatzeko, irudikapen berezia aplikatuko diogu.

Edukiak

Gorputz-organoaren inplikazio psikikoari buruz hitz egingo dugu. Eta emozioak landu eta osasuna berreskuratu ahal izateko, dagokion irudikapena egingo dugu. Lan sendatzaile honi laguntzeko beste terapia natural batzuk erabiliko ditugu: Sendabelarrak, Aromaterapia, Nutrizioa eta Nutrizio Ortomolekularra.

1.- Osasunari eta gaixotasunari dagokien oinarrizko teoria.

2.- Oinarrizko terapiak:

Bihotza eta zirkulazioa.

Digestioa: urdaila, gibela eta hesteak.

Metodologia

Teorikoa eta praktikoa.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen edonori irekia.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Oharrak

Lehentasuna izango dute, aurretiaz, Itziar Salegiren ikastaroren bat egin dutenak.

Babesleak

Etiketak

gaixotasuna, emozioak, sendatu, autoezagutza, irudikapen sendatzailea, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak, udazkeneko eskaintza, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.