Ikastaroak :: Komunikazioa

Inorekin eta ezerekin mingostu gabe bizi. Zure bizitza aberasteko gakoak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko irailaren 6a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko azaroaren 13a

Ikastaroa bi larunbatetan (azaroaren 17an eta 24an) izango da.

Txikitan, bizitzan moldatzeko balio izan digun modu bat, rol bat, komunikatzeko era bat ikasi genuen, (adibidez: lotsatia, liderra, kanporakoi edo barnerakoia, esanekoa, eta abar).

Eta beharbada guk rol hori “ontzat” eman dugu. Baina ona hoberenaren etsaia izan ohi da. Ontzat edo nahikotzat jotzen dugun horrek, era berean, konformismoan harrapatzen gaitu eta lortzen ditugun emaitzak hobetzea galarazten digu.

Mintegi edo tailer hau praktikoa da funtsean. Bertan, parte-hartzaileak bere muga zaharrak identifikatu eta komunikazio modu berriak ikasiko ditu, ariketa arin, ugari, dinamiko, eta giro dibertigarrian.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Ahalik eta naturaltasun, argitasun eta jario handienarekin hitz egiteko teknika erraz eta baliotsuak ikastea, besteek hobeki ulertzea ahalbidetuz, lanean denbora eta eraginkortasuna aurreztuz, gatazkak konponduz, autoestimua ere hobetuz eta gainerakoekin ditugun harremanetan kalitatea handiagoa lortuz eta, ondorioz, horrekin guztiarekin, baita emaitza hobeak eta bizi-kalitate hobea ere.

Edukiak

  • komunikazioaren aspektu batzuk
  • kalibrazioa
  • rapport
  • entzuketa sakona
  • barneko egoera edo energia
  • aurre-usteak
  • markazio analogikoa
  • ahotsa eta edukia
  • ahotsaren nolakotasunak eta erabilera
  • zentzumen anitz mintzamena ariketak
  • edukiaren zenbait gauza

Metodologia

Funtsean, teknika guztiak pertsonaren esperientzia bizi eta hurbilekora modu praktikoan sartzean datza metodologia (eginez ikastea).

Ikaskuntza funtsean esperientzian oinarritua izan dadin egituraturik dago mintegia. Parte-hartzaileen artean egindako ariketa anitzek urratsez urrats osatzen dute prozesu guztia.

Nori zuzendua

Pertsona taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztiei (nork ez du behar?), esaterako: irakasleei, ikasleei; gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztu behar dituztenei; hitzaldiak eman, lan-taldeak zuzendu behar dituztenei (negozioak, enpresak, salmentak, osasuna, ideiak igortzeko jarduerak, prentsa, irratia, politika, sindikatuak, etab.); aisialdiko, familiako, bikoteko, adiskideen arteko harremanak hobetu nahi dituztenei, etab.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Oharrak

Ikastaroaren edukiak behar bezala barneratzeko ezinbestekoa da ikastaro osoa egitea, beraz, %100eko asistentzia eskatuko da ikastaroan.

Babesleak

Etiketak

komunikazio-trebetasunak, komunikazio-teknikak, kalibrazioa, rapport, markazio analogikoa, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak, udazkeneko eskaintza, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.