Ikastaroak :: Argazkigintza
IZEN EMATEA IREKITA DAGO, ikusi argibideetan (azpian).
Ikastaroa larunbatetan emango da, ondoko datetan: urriak 6, 20 eta azaroak 3 eta 17.
Kamera digitalak ia denon eskuetan ikusten ditugularik ere, ez dakigu behar moduko etekina ateratzen kamera berri hauek eskaintzen dizkiguten aukerei.
Ikastaro honetan kamera digital hauen erabilera eta atera diezaiekegun onurak aztertuko ditugu, argazkiak ordenagailura nola "jaitsi", argazki horiek nola erabili edo paperera pasa, mailez bidali, e.a. Horretarako, GIMP irudiak editatzeko programa librea erabiliko dugu. GNU proiektuaren baitan dago, eta GNU General Public License baimenarekin eskura daiteke. Oso hedatuta dago eta tresna ugari eskaintzen ditu eta Adobe Photoshopen alternatiba oso interesgarria da.
Ander Gillenea Muxika argazkilari profesionala da. Argazki agentzia desberdinekin egiten du lan freelance moduan eta argazkilaritza ikastaroak ematen ditu Euskal Herrian zehar.
Nagore Koch Elizegi. Arte Grafikoetan Teknikaria eta Argazkilaritza Publizitarioan aritutakoa.
Erabiliko dugun metodologia teoria eta praktika uztartuko ditu, oinarrizko teoria emango dugu baina batez ere ikastaro praktiko bat egingo dugu. Kamerak eskuan harturik argazki saioak egingo ditugu, ateratako argazkiak ordenagailuetara sartu eta ordenagailuan ditugun erabilera aukerak ikusiko ditugu. Kamera piztu aurretik hasi eta argazkia atera, ordenagailuan sartu, ordenagailuan editatu eta paperera pasa zein mailez nola bidaltzeko prozesua landuko dugu, besteak beste. Ordu gehienak praktikoak izango dira, ikasle bakoitzak bere kameraz gain ordenagailu bat izango bait du.
Gaian interesa duen orori.
Ikastaro hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 'Kultura Jarduerak' atalaren barne eskaintzen da. Ikastaroan interesa daukan edonork parte hartu dezake, ez da beharrezkoa unibertsitateko kidea izatea.
Matrikula prezioak eta kredituen balio-aitortzea: Kultura Jarduerak.
Izen emateko epea: NUPeko kideentzat (ikasle, irakasle, AZLak...) irailaren 3tik aurrera. Unibertsitate komunitatetik kanpokoentzat: irailaren 12tik aurrera.
Izena emateko: Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Informazio gehiago: UEUren idazkaritzan, nafarroa@ueu.org, 948 36 25 63.
NUP