Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Bileren dinamizazioa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko urriaren 31a

Ikastaro hasiera larunbatean (azaroaren 10ean) izango da !!

Gure egunerokotasunean hainbat bilera egin behar izaten ditugu eta haien beharra inork ez du zalantzan jartzen, baina bai haien eraginkortasuna. Mota ezberdinetako bilerak daude eta askotariko helburuak izan ditzakete: informazioa zabaltzea, erabakiak hartzea, lantaldeak indartzea... baina askotan ez dira lortzen eta nekeak eta frustrazioak sortzen dira, bilera ez delako modu egokian dinamizatu.

Ikastaro praktiko honetan, bilerak planifikatu eta dinamizatzeko teknika erraz eta eraginkorrak landuko dira.

Irakaslea

  • Eli Moreno Carrillo

    Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Bakoitzak bileretan duen esperientzia oinarritzat hartuta, bileretan gertatzen denaren hausnarketa egitea.
  • Bileren dinamizazio egokia egiteko estrategiak ezagutzea.
  • Bileren dinamizazio ona egiteko zenbait konpetentziatan trebatzea.

Edukiak

  • Talde dinamizazioa:
    • Taldeko partaideen rolak.
    • Komunikazioa taldean.
  • Bilera erabilgarria egiteko pausoak eta teknikak.
    • Bilera motak: helburuak.
    • Bileren planifikazioa egiteko teknikak: espazioa, denbora, baliabideak...
  • Dinamizatzailearen ezaugarriak.
  • Adimen Emozionala.

Metodologia

Metodologia praktikoa erabiliko da, parte-hartze aktiboa bultzatuko da; horretarako baliabide eta teknika desberdinak erabiliko dira: role-playing-ak, philips 66, kasuen azterketa, ideia-zaparrada, aholkularitza teknikoa...

Nori zuzendua

Bileren dinamizazioan jantzi nahi duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

talde-dinamizazioa, bilerak, rolak, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak, eibar, udazkeneko eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.