Ikastaroak :: Hezkuntza, Komunikazioa, Psikologia

Guraso/hezitzaile eta haurren elkar ulertzea: zigorrak, xantaiak eta mehatxurik gabeko harremanak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko urriaren 10a

Ikastaroa astearteetan izango da: urriaren 16an, 23an, 30ean eta azaroaren 6an.

Sarrera

  • Ez baduzu oraintxe bertan jasotzen zure gela ez duzu telebistarik ikusiko!
  • Platereko dena jaten baduzu, txokolatea emango dizut.
  • Eskolako notak onak badira, Nintendoa erosiko dizut!
  • Gosaldu eta jantzi, eskolara berandu iritsiko gara eta!
  • Niri ez hitz egin tonu horretan!

Sarritan, guraso eta hezitzaileak gauza bera 100 aldiz esaten dugun inpresioa izaten dugu, tonu guztietan, kasu egin baino lehen. Eta honekin batera gure amorrazioa handitzen doa, geure pazientziak gainezka eginaz.

Aldi berean, zailtasunak izan ditzakegu gauza bat debekatzeko orduan, exijitzeko orduan… “Ez” esatea kosta egiten zaigu edota gehiegi esaten dugu.

Maiz nahiago genuke beste era batera egin, autoritarismoaren, xantaia eta penaren artean oreka edo erdiko neurria aurkitu, baina ez dugu beste errekurtsorik aurkitzen. Eta sarritan gaizki-ulertuak sortzen dira…

Igeri egiten, gidatzen, sukaldean ikastea normaltzat hartzen dugu… Gure autoritatea mantendu, autoritarioa izan gabe, Gure seme-alabekin komunikatzen ere ikas daiteke!

Nola hitz egin haurrei, entzun diezaguten… Nola entzun, hitz egin dezaten…

Irakaslea

Helburuak

  • Gure hitz egiteko moduari erreparatzea.
  • Marshall Rosemberg “komunikazio ez-bortitza"-ren modeloa aurkeztea.
  • Zigor, xantaia eta mehatxuen alternatibak azaltzea.
  • Trebatzea ohiko egoeretan.

Edukiak

  • Gure haurrek gustatzen ez zaigun zerbait egin edota esaten dutenean: Nola esan benetan entzuteko? Zein limite jarri? Zer da autoritatea?
  •  Haurrek arazo bat dutenean: Nola lagundu? Zergatik eta nola entzun? Nola lagundu modu progresiboan haiek beren arazoak konpontzeko gai izan eta gero eta autonomoagoak izan daitezen?
  •  Haien jokabidea onartzen ez dugunean eta gurekin ez dutenean ezer jakin nahi: Nola konpondu arazoa inork sufritu gabe? Nola lortu norbera errespetatua izatea aldi berean haurra ere errespetatuz?
  •  Gure haurrak edo ikasleak beraien artean borrokatzen/haserretzen direnean: Esku hartu behar da ala ez? Nola egin bitartekari-lana, ulertzen lagundu eta pixkanaka beraiek beraien arazoak konpontzeko gai izateko ?
  • Nola lagundu haurrei pixkanaka-pixkanaka autonomia eta arrakastaren bidea aurkitzen?

Metodologia

Teoria aurkeztu ondoren, ariketa praktikoen bidez, guraso eta hezitzaileek eguneroko egoerak aztertu eta sakondu ahal izango dituzte.

Nori zuzendua

Guraso, hezitzaile edo interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

Guraso/hezitzaile, elkar ulertzea, zigorrak, xantaiak, UEUren Ikastetxe Nagusia, udazkeneko eskaintza, eibar, Markeskoako eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.