Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia

Sormena lantzeko tailerra

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko irailaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko azaroaren 27a

Ikastaroa azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean izango da.

Sormena ez da pertsona gutxi batzuek daukaten dohain bat, pertsona bazara, sortzailea zara.

Irakurtzen ikasten den bezala, sortzaileagoa izaten ere ikas daiteke. Sormena elektrizitatea bezalakoa da, hor dago baina konektatu beharra dago, eta botoia aktibatzearen arduraduna zeu zara.

Zeharkako pentsamendua ohiko patroiak hautsi eta bide berriak topatzeko teknikak erabiltzean datza. Beti modu berean pentsatuz gero, zaila gertatzen da ideia desberdinekin topo egitea, gure burmuinak aldez aurretik sortutako eskema mentalekin funtzionatzen baitu; pilotu automatikoaren bitartez.

Pertsona bakoitzarengan sormena pizten duen puntua ezberdina da, ezin dugu arlo guztietan sortzaile bikaina izan; hala ere, hobekien mugitzen garen arloak identifikatzen baditugu eta sormena lantzeko teknikak ezagutzen baditugu, ziur gure ahalmenak hobeto aprobetxatuak egongo direla.

Irakaslea

  • Asier Arrieta Mendikute

    Enpresa zientzietan diplomatua. IZINKER enpresako kidea. Erakunde eta enpresetan sormen prozesuak martxan jartzen dihardu gaur egun.

Helburuak

  • Arazo eta erronkak identifikatu eta aztertzea.
  • Denok sortzaileak garela ohartzea.
  • Sormenaren oztopo nagusiak identifikatu eta gainditzea.
  • Ideiak sortzeko teknikak ezagutzea.
  • Jolasaren bidez ikasi eta disfrutatzea.

Edukiak

  • Denok gara sortzaile, taldean gehiago.
  • Sormenaren eta berrikuntzaren arteko diferentzia.
  • Inteligentzia motak.
  • Patroiak eta aurreiritziak.
  • Nola izan originalagoak.
  • Sormen-prozesuko faseak.
  • Ideiak sortzeko teknikak.
  • Ideiak hobetzeko teknikak.
    • Osborn eta SCAMPER.
    • De Bonoren 6 kapelak.

Metodologia

  • Talde-dinamikak erabiliko dira gehienbat, ariketa indibidualak egingo diren arren.
  • Tailerrak alde teorikoa eta alde praktikoa izango ditu: teoria gaiaren inguruko oinarrizko ezagupenak finkatzera bideratuta egongo da, eta alde praktikoak, esplikatutako teoria praktikan jartzeko aukera emango du (teoria %30 – praktika %70).
  • Sormena lantzeko hainbat teknika ezagun erabiliko dira:
    • Analogiak.
    • Erlazio behartuak.
    • Creartivity.
    • Zentzumenak eta sormena.
    • Bisualizazioak.
    • Erlaxazioa eta sormena.

Nori zuzendua

  • Bere burua sortzailetzat jotzen ez duen pertsona orori zuzendua (oker dagoela erakutsiko diogu).
  • Bere bizitzan edo lanean ideia berri eta ezberdinak behar dituenari.
  • Momentu batez berriz ere ume sentitu nahi duenari.
  • Jolastu, ikasi eta ondo pasatu nahi dutenei.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

sormena, imajinazioa, erronka, ideiak sortu, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak, udazkeneko eskaintza, eibar

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 648045

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.