Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Bilerak dinamizatzeko teknikak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko otsailaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko martxoaren 16a

Ikastaroa bi larunbatetan (martxoaren 24an eta 31n) izango da.

Bilerak erakunde guztietan –eta prozesu partehartzaile askotan– egiten dira, eta beti ez dira ateratzen nahi dugun bezala. Batzuetan ez dakigu zertarako biltzen garen, beste batzuetan bilerak luzeegiak dira, hainbatetan partaideak ez dira agertzen. Arazo asko direla medio, bilerek ez dute helburua betetzen; eta askotan, egin dugun bilerak ezertarako balio izan ez duen sentsazioa dugu.

Ikastaro honetan gai hau jorratuko dugu: nola egin eraginkor gure bilerak. Horretarako, hainbat ezagutza eta trebetasun izan behar ditugu, eta horiek talde-dinamikaren gaiarekin zerikusia daukate. Hori dela-eta, alderdi hauek landuko ditugu: zer den taldea, zer-nolako talde-fenomenoak gertatzen diren, zer diren bilerak eta zein bilera-mota daude. Baina eduki horiek jorratzeko, genero-ikuspegia izango dugu ardatz; beraz, bileretan egon daitezkeen emakume eta gizonen desberdintasunak ere aztertuko ditugu; gerora, bileretan berdintasuna sustatzeko jarraibideak izateko.

Irakaslea

Helburuak

  • Bilerak dinamizatzeko abileziak garatzea, norbere gaitasunak hobetzeko.
  • Norbere esperientzian oinarrituta, bileretan izaten diren prozesuen hausnarketa kolektiboa gauzatzea, bileren eraginkortasuna lortzeko.
  • Genero-ikuspegitik talde-dinamizazioan gertatzen diren fenomenoak aztertzea, lantaldeen ohiko gabeziak eta abantailak identifikatzeko.

Edukiak

Talde-dinamika: marko teorikoa

  • Talde-dinamizazioren ikuspegi historikoak.
  • Talde-dinamikaren aztergaiak: arlo emozionala eta arlo funtzionala.
  • Genero-ikuspegia talde-dinamikan.
  • Lankidetza.

Bilerak: dinamizazioa

  • Bileraren definizioa eta helburuak.
  • Bilera, tailerra, biltzarra.
  • Bilera-motak.
  • Bileretako partaideen rolak.
  • Komunikazioa bileretan.
  • Espazioaren eta denboraren garrantzia bileretan.
  • Bilera eraginkorrak egiteko urratsak eta teknikak.

Metodologia

Metodologia parte-hartzailea erabiliko dugu. Horrek eskatzen du partaideen aktibotasuna eta parte-hartzea; beraz, taldekideen jarrera dinamikoa eta ikertzailea erraztuko dugu. Norbere esperientzian oinarrituko gara, motibazioa, ikerkuntza, hausnarketa, elkartrukea eta ikaste-prozesua sustatzeko asmoz.

Hamabost orduko ikastaro honetan, teknika hauek erabiliko ditugu: fitxak, mahaiko mantela, aholkulari teknikoak, kasuen azterketak, eztabaida-taldeak...

Nori zuzendua

Enpresa, elkarte edo erakundeetan taldeen koordinazio eta dinamizazioaz arduratzen direnei edota bileren dinamizaziorako tekniketan trebatu nahi duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

talde-dinamizazioa, genero ikuspegia, bilerak, rolak, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak, eibar, udaberriko eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.