Ikastaroak :: Musika, Hezkuntza, Komunikazioa

Kantuz eta jolastuz komunikazioa lantzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko apirilaren 13a

Ikastaro hau astearte eta ostegunetan (apirilak 17, 19, 24, 26 eta maiatzak 3, 8, 10, 17) izango da.

Ahozko tradizioaren transmisioaren garrantzia du ikastaro honek oinarri. Abestiak eta musika, ikasteko tresna garrantzitsuak dira; kontzentrazioa, adi egoteko gaitasuna, ahoskera... lantzeko, besteak beste.

Irakaslea

Helburuak

  • Euskal tradizioaren atal desberdinez jabetzea era erraz eta dinamikoan. Kanta, jolas, hitz-joko, umeen hizkera...
  • Kantu eta jolasen ingurua kokatzea. Noiz kantatzen zen, zein ingurutan, zein testuingurutan, zelan eta zergatik jolasten zen; eta horrek guztiak zer eragin izan duen gure nortasunean.

Edukiak

  • Musika edo kanta da irakasteko biderik unibertsalena herri guztietan, jakinduria transmititzeko tresnarik garrantzitsuenetakoa.
  • Umeak herriaren folklorea ezagutu behar du, horrek lagunduko dio bere garapenean eta gizartearen nondik norakoak ulertzen.
  • Ahozko tradizioaren transmisioa (gurasoengandik seme-alabengana) eten egin da neurri handi batean, eta batez ere hizkuntza gutxituen kasuan oinarrizkoa da transmisio hori umearen hizkuntzaren garapenean.
  • Hasierako kantuekin hasten gara gure lehen fonemak ahoskatzen eta haiekin gure lehen estimulu psikomotorreak jasotzen.
  • Haurrak gizarte bateko partaide sentitzen dela ikusten du.
  • Haurra eta literatura gaiari buruz hainbeste hitz egiten den sasoi honetan, ahozko literaturak berebiziko garrantzia du.
  • Besteekiko tolerantzian hezi behar ditugu umeak eta besteei entzuten ikasi behar dute.
  • Aditasuna, kontzentrazioa, memoria, sentsibilitatea... garatzen lagundu.

Metodologia

Ikastaro praktikoa izango da.

Kanta eta jolas bakoitza dagokion inguru soziokulturalean aurkeztuko da, ohituraz egin izan den antzera. Kanta eta jolasak taldean landuko dira, den-denak buruz ikasi arte.

Nori zuzendua

Guraso, begirale, irakasle... eta gaian interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

kantua, jolasa, euskal tradizioa, umea, kontakizuna, herri hizkera, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak, udaberriko eskaintza, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.