Ikastaroak :: Psikologia, Osasuna

Gaixotasunen sustrai emozionala

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko martxoaren 30a

Ikastaroa larunbatean (apirilaren 21ean) izango da.

Azken aurkikuntza zientifikoek gero eta gehiago gaixotasunaren sustraia emozioetan finkatzen dute. Ez da gauza berria. Medizina Txinatarrak aspalditik lotu ditu organoen gaixotasunak emozio konkretu batekin. Adibidez, gibelaren arazoak amorruarekin. Gorputzaren anatomia eta emozioen anatomia bat datoz.

Gaixotasuna arazo emozional baten adierazpena da. Eta ikuspuntu horri jarraituz, gaixotasunak kolektiboak ere badira. Gaixotasun genetiko baten oinarria familia horretan konpondu ez den gatazka emozional baten eraginez dator. Psikoneuroinmunologiak garbi erakutsi du emozio bakoitzak biokimika desberdina sortzen duela gure gorputzean. Beldurrak, amorruak, erruduntasunak, oso biokimika azidoa (toxikoa) sortzen du. Horren eraginez, zelulak gaixotu egiten dira.

Gure desoreka emozionalaren biktimak ez izateko estrategia mentalak eta psikologikoak behar ditugu. Terapia Naturalek ere lagunduko digute bide honetan. Gure esku dago gure buruaren eta osasunaren jabe izatea.

Irakaslea

  • Itziar Salegi Urbieta

    Mikel Salegiren arreba.

    Naturopata eta psikoterapeuta.

Helburuak

  • Gaixotasunen eta osasunaren ikuspegi eta aurkikuntza berriak ezagutzea.
  • Emozioak orekatzeko eta osasuna berreskuratzeko estrategia psikomentalak izatea. Irudikapen sortzailea. IZAR METHODOA.
  • Oreka emozionala eta osasuna berreskuratzeko Terapia Naturalak erabiltzea, erremedioak eginez: sendabelarrak, aromaterapia.
  • Estresa kontrolatzeko Zentzumenen Terapia erabiltzea: ukimen energetikoa, masajea, kiromusikoterapia melodikoa eta perkutiboa eta psikoaromaterapia.

Edukiak

  • Zer da osasuna? Zer da gaixotasuna? Ikuspegi berriak.
  • Gaixotasunak gizabanakoak bakarrik ez dira. Gaixotasun genetikoak familiako gaixotasunak dira. Eta oinarri emozionala dute.
  • Anatomia psikikoa. Zelulak, organoak, sistemak daukaten oinarri psikikoa.
  • Estresatu, desorekatu eta gaixotzen gaituzten arazoei aurre egiteko estrategia zehatzak eta eraginkorrak ikasiko ditugu. IZAR METHODOA oso indartsua da oreka pertsonala eta osasuna lortzeko. Azken aurrerapen zientifikoetan oinarrituta dago (fisika kuantikoa, psikoneuroimmunologia, sare neuronalak, Hamer Doktorea...). Horien bidez, pentsamenduek eta emozioek hire bizitzaren orekan duten garrantzia aztertuko dugu. Irudikapen Sortzailea oso tresna eraginkorra da.
  • Sendabelarrak eta aromaterapia (sendabelar usaintsuak) erabiliko ditugu. Erremedio naturalak egingo ditugu oreka emozionala lortzeko.
  • Zentzumenen Terapia erabiliko dugu: ukimen energetikoa, kiromusikoterapia melodikoa eta perkutiboa, psikoaromaterapia eta masajea. Erraza ikasten. Oso efektiboa gure orekan.

Metodologia

Teorikoa eta praktikoa. Bakoitzak 3 erremedio natural desberdinak egingo ditu.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

estres fisikoa, tentsioa, emozioak, antsietatea, oreka emozionala, terapia naturalak, udaberriko eskaintza, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak, eibar

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.