Ikastaroak :: Dokumentazioa, Informatika

Dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa LaTeX-en bidez

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko maiatzaren 3a

Ikastaroa bi larunbatetan izango da: maiatzaren 5ean eta 12an.

Dokumentazio tekniko eta zientifikoaren edizioak ezaugarri bereizgarri batzuk ditu. Ikastaro honek dokumentu tekniko (txostenak, proiektuak, aurkezpenak, etab.) eta zientifikoak (artikuluak, aldizkariak, liburuak, etab.) kalitate handiarekin ekoizteko baliabideak landuko ditu, bai formatu digitalean bai paperezkoan. Horretarako, edozein sistema eragile eta ordenagailutan exekutatu daitekeen LaTeX software librea erabiliko da. LaTeX dokumentuak ekoizteko tresna bat da. Mundu osoan erabilia zientziako eta teknologiako arlo askotan. Haren helburu nagusia kalitate oso altuko dokumentuak sortzea da.

Irakaslea

  • Igor Ruiz Agundez

    UEUko kidea. Informazio Sistemen doktorea. Ingeniari informatikoa. Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea.

Helburuak

  • Dokumentu tekniko eta zientifikoak ekoizteko oinarriak lantzea.
  • Dokumentu hauek ekoizteko LaTeX aplikazioa lantzea.
  • Dokumentu txantiloi propioak ekoizteko baliabideak lantzea.

Edukiak

  • Dokumentu tekniko eta zientifikoak planifikatzea eta idazteko oinarriak lantzea.
  • Dokumentazioa formatu digital normalizatuetan ekoizteko tresnak erabiltzen ikastea.
  • Dokumentazioa paperezko edizio profesionalean ekoizteko tresnak erabiltzen ikastea.
  • Dokumentazioaren formatua, irudiak, taulak, formula matematikoak, aurkezpena eta abar profesionalki ekoizteko baliabideak lantzea.
  • Dokumentuen txantiloiak ekoiztea, irudi korporatiboaren moldaketak, estilo propioak edo behar bereziak asez.

Metodologia

Ikastaroa hiru atal nagusitan banatuko da:

Lehenengoz, dokumentu tekniko eta zientifikoen plangintza eta idazketaren oinarriak ezagutuko dira.

Bigarrenez, LaTeX aplikazioa eskaintzen dituen aukerekin trebatuko gara. Horretarako, ariketa praktikoen bidez LaTeX-ek eskaintzen dituen aukera nagusiak landuko dira.

Azkenik, txantiloiak erabiltzeko eta sortzeko baliabideak eta ariketa praktikoak landuko dira.

Nori zuzendua

Publiko orokorrari, teknikariei eta zientzialariei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

dokumentu tekniko, dokumentu zientifikoa, dokumentu edizioa, LaTeX, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak, eibar, udaberriko eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.