banner graduondokoak

Ikastaroak :: Kazetaritza, Informatika

Argazkigintza dokumentala. Proiektu pertsonala

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko martxoaren 16a

Ikastaroa asteazkenetan izango da: martxoaren 28an, apirilaren 18an eta maiatzaren 16an. Oinarrizko ikastaroa egin gabe dutenek, martxoaren 21ean izango den saio teorikoa egin beharko dute.

Argazkigintza dokumentalaren helburu nagusia argazkien bidez kontakizun bat egitea da.

Lan dokumentalak bizimoduari eta gertaerei lotuta egoten dira; hala ere, ez dira albisteen morroi. Argazkilariek epe luzeagoa hartzen dute euren gaia garatzeko (argazkiak ez dituzte hurrengo egunerako egiten, kazetaritzan bezala).

Horrez gain, argazkigintza dokumentalak badu beste ezaugarri garrantzitsu bat: argazkilariak errealitatea interpretatzeko aukera eta gaitasuna izaten du.

Bi ezaugarri nagusi horiek abiapuntu harturik, eta UEUk gai honi buruzko bi ikastaro teoriko-praktiko arrakastatsu eskaini dituela kontuan harturik, prestakuntza horri jarraipena emateko “Proiektu pertsonala” deritzon ikastaro praktikoa proposatzen dizuegu.

Ikastaroaren nondik norakoak:

Ikasle bakoitzak proiektu dokumental bat burutuko du epe luzean.

Ikastaro arruntetan (saioak astero izaten dituztenetan, alegia) ikasle batzuk larri ibiltzen dira argazkiak egiteko eta lantzeko, astirik gabe. Hori dela-eta, ikastaro “luzea” egitea egoki ikusi dugu. Saio batetik hurrengora arteko tartea handiagoa izanik, ikasleek eroso lan egiteko aukera izango dute.

Ikastaro honetan prozesu osoa landuko dugu: ideiak sortzen hasten garen unetik, argazkiak antolatzen ditugun unera arteko arazo guztiei aurre egin beharko diegu, eta kasuan kasuko erabakiak hartzen ikasiko dugu.

Irakaslea

Helburuak

  • Ikasle bakoitzak proiektu bat aukeratzea eta prestatzea.
  • Argazkiak patxadatsu egitea.
  • Irakaslearen laguntzaz, proiektua garatzea.
  • Lan dokumentalaren edizioa egitea.

Edukiak

  • Gaien ezaugarriak, zailtasunak eta abar (epe luzeko gaiak eta apalak; gogorrak eta bigunak, etab.)
  • Egitura (ideien eta irudien zutabeak).
  • Norbere ikuspuntua (argazkilariak zer kontatu izan behar du eta bere apustuaren alde borrokatu beharko luke).
  • Informazioaren eta estetikaren arteko oreka.
  • Estiloa.
  • Koherentzia (kantagintzan gertatzen den antzera, diziplina honetan ere, egileak bere ahotsa bilatu behar du).
  • Edizioa (argazkien ordena aldatzea nahikoa izaten da mezu oso desberdina igortzeko).

Metodologia

Ikastaroa erabat praktikoa izango da. “Argazkigintza dokumentala” ikastaroan oinarri teoriko sendoa eskaini genuenez, ikastaro honetan arlo teorikoa alde batera utziko dugu.

Gaiak honela landuko ditugu:

  • Argazkiak egiten hasi aurretik, gaiei buruz hitz egingo dugu.
  • Jarraibide nagusiak erabaki ondoren, ikasleek argazkiak egiteari ekingo diote.
  • Saio guztietan lan guztiak banan-banan aztertuko ditugu. Egin ahala, gauzak ondo bideratzen ahaleginduko gara.
  • Eta azkenengo saioan behin betiko forma emango diegu dokumental guztiei.

Nori zuzendua

UEUk antolatutako “Argazkigintza dokumentala” ikastaroa egin dutenak lehentasuna izango dute.

Plaza libreak geratuz gero, oinarrizko ikastaroa egin ez dutenak ere onartuko ditugu. Kasu horretan, ikasleak derrigortuta daude ikastaroa hasi aurretik ekitaldi teorikoa egitera. Ekitaldi teorika martxoaren 21ean izango da 17:00etatik 20:00etara eta aparteko matrikula izango du.

Bestalde, ikasle berriek argazki-kamera trebetasunez erabiltzen jakin beharko dute eta oinarrizko kontzeptuak menperatu beharko dituzte.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

praktika, kritika, estiloa, erreportajeta, argazkilaritza, lan dokumentalak, foto-kazetaritza, Udaberriko eskaintza, Markeskoa, UEUren Ikastetxe Nagusia

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 658361

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.