Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia

Komunikazio eraginkorraren artea (II. modulua)

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 19.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko martxoaren 12a

Ikastaroa bi larunbatetan (martxoaren 17an eta 24an) izango da.

Mintegi edo tailer praktiko honen helburua da parte-hartzaileek I. moduluan bereganatutako komunikazio-teknika eta tresnetan sakontzea, eta helburu horren arabera dago egituraturik.

I. modulu horretan, parte-hartzaileak pertsona arteko komunikazioaren prozesuan dauden arloekin kontaktua izan zuen (hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa, gorputza erabiltzea, barne-egoerak, ahotsaren eta hitzezko edukiaren alderdiak). Orain, II. modulu honetan, ikasleak alderdi horiek sakonago lantzeko bidaia eginen du, eta bere trebetasunak, ahal dela, gehiago zabalduko ditu.

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Parte-hartzailearen komunikazio-trebetasunak malgutzea, zabaltzea eta aberastea. Horretarako, teknika erraz eta indartsuak ikasiko eta bereganatuko ditu, besteen aurrean ahalik eta jario handienaz, ahalik eta argien eta ahalik eta naturalen hitz egiteko. Horren ondorioz, emaitza hobeak lortuko ditu bere harreman pertsonal eta profesionaletan, baita bizi-kalitate handiagoa ere.

Edukiak

  • Norbere buruaren autoebaluazioa.
  • Maila neurologikoak.
  • Erakustaldiak egiteko eta jarraibideak emateko ariketak.
  • Hizkera, ahotsa eta eskuak.
  • Hitzen energia.
  • Metaforak komunikazio-prozesuan.
  • Hizkera hipnotikoa.
  • Egoerak eragitea.
  • Arreta kontrolatzea.
  • Sormena eta inprobisazioa.

Metodologia

I. moduluko irizpide berei jarraitzen zaie (eginez ikastea).

Esperientzia-eredua. Unez une, parte-hartzaileek egindako hainbat ariketak osatzen dute prozesu guztia. Ariketa horien aurretik irakasleak erakustaldi bat egiten du parte-hartzaile batekin edo zenbaitekin. Gero, parte-hartzaile guztiek esperimentatzen dute proposatutako eta erakutsitako ariketa. Ikastaro guztian ikaslearen liburua orientazio-gida eta oroigarri gisakoa da.

 

Erabilitako teknikak Programazio Neurolinguistikoaren teknika-corpusekoak dira; horiek, irakaslearen esperientzia eta trebetasunekin batera (metaforak erabiltzea, aipuak eta erakustaldi nahiz ariketen komunikazioan gertatzen den kongruentziazko metamezua bera) “entrenamendu – ikasketa - irakaskuntza” esperientzia aberasten dute.

Nori zuzendua

I. modulua egin dutenei.

Beraz: pertsona-taldeekin eta haien aurrean komunikatu behar duten guztiei zuzendua (nork ez du behar?), esaterako: irakasleei, ikasleei; gaiak, txostenak edo produktuak aurkeztu, hitzaldiak eman, lan-taldeak zuzendu behar dituztenei (negozioak, enpresak, salmentak, osasuna, ideiak igortzea —prentsa, irratia, tb, politika, sindikatuak, etab.—); aisialdiko, familiako, bikoteko, adiskideen arteko harremanak hobetu nahi dituztenei, etab.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

komunikazioa, komunikazio trebetasunak, garapen pertsonala, UEU, udaberriko eskaintza, UEUren Ikastetxe Nagusia, Markeskoako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.