Ikastaroak :: Psikologia

HOBETUZ. Ideiak sortu eta antolatzeko teknika: buru-mapak (mind-mapping)

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 27a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko abenduaren 8a

Data berriak: abenduak 22 eta 29

 

Hitzak, ideiak, egitekoak edo bestelako elementuak errepresentatzeko diagrama bat da buru-mapa. Ideiak sortu, bisualizatu, antolatu eta egituratzeko erabiltzen dira, oso lagungarriak direlarik ikasteko, informazioa antolatzeko, arazoak ebatsi edota erabakiak hartzeko.

Ikastaro honetan Tony eta Barry Buzan anaiek sortutako 'The mind mapping book' liburuan jarritako oinarriak jarraituko dira. Erabat modu praktikoan, norberak bere buru-mapak egiten ikasiko du, haieran eskuz eta ondoren interneten dauden doaneko aplikazioen bidez.

Irakaslea

  • Eleder Aurtenetxe Pildain

    Sormen arloko trebatzaile eta aholkularia. Antolaketa arloko ingeniaritza ikasketak. Unibertsitateko irakasle izana. Bilbo Hiria irratian "Berbaz" elkarrizketa-saioaren gidaria.

Helburuak

  1. Buru-mapak zer diren, nola egiten diren eta zertarako erabili ditzakegun ulertzea.
  2. Ideiak labur, argi, ondo egituratuta eta modu ederrean adierazteko gaitasuna garatzea.
  3. Lan-esparruan erabiltzeko aukerak zabaltzea.
  4. Buru-mapak eskuz egiten ikastea.
  5. Buru-mapak egiteko ordenagailu aplikazio ezberdinak ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
  6. Buru-mapak talde-lanerako erabiltzen ikastea.

Edukiak

  1. Sarrera: testuingurua, antzeko teknikak,...
  2. Buru-mapen  abantailak.
  3. Nola egin buru mapak: arauak eta egiteko prozesua.
  4. Irudimena lantzeko ariketak
  5. Buru-mapak egiten: Eskuz. Ordenagailuz: Mind Manager, FreeMind, Mindomo, iMindMap…
  6. Zertarako buru-mapak erabili: Jendaurrean mintzatzea. Ideia antolaketa.
  7. Ikasten jarraitzeko iturriak.
  8. Sakontzeko informazio iturriak.

Edukiei buruzko adibide bat hemen

Metodologia

Ikastaro erabat praktikoa da.

Nori zuzendua

EAEko langile eta langabetuei

Matrikulaziorako argibideak

Doako ikastaroa da. Hobetuz.

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu automatiko bat jasoko duzu matrikulazioaren inguruko argibideekin. Ez egin kasurik ordainketari dagokion argibideei (doako ikastaroa da).
  • Hobetuzek eskatzen duen gainontzeko dokumentazioa eskatzeko zurekin harremanetan jarriko gara.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, edo zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.narbaiza@ueu.org (Ione Narbaiza)

Oharrak

Kontuz: hasierako datak aldatu egin dira.

 

Etiketak

buru-mapak, mind mapping, informazioa antolatu, erabakiak hartu, ideiak sortu, hobetuz

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.