Ikastaroak :: Psikologia

HOBETUZ. Bileren dinamizaziorako teknikak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko urriaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko abenduaren 29a

 

 

 

 

Data berriak: ikastaroa urtarrilak 23, 24, 30, 31, otsailak 6, 7, 13 eta 14an izango da.

Gure egunerokotasunean hainbat bilera egin behar izaten ditugu eta hauen beharra inork ez du zalantzan jartzen, baina bai beraien eraginkortasuna. Mota ezberdinetako bilerak daude eta helburu anitzak izan ditzakete: informazio zabaldu, erabakiak hartu, lantaldeak indartu... baina askotan ez dira lortzen eta nekeak eta frustrazioak sortzen dira, bilera ez delako modu egokian dinamizatu.

Ikastaro praktiko honetan, bilerak planifikatu eta dinamizatzeko teknika erraz eta eraginkorrak landuko dira.

Irakaslea

  • Eli Moreno Carrillo

    Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Bileren planifikazio egokia egiteko tekniken ezagutza.
  • Bileren dinamizazio egokia egiteko estrategien ezagutza.
  • Dinamizatzaile ona izateko konpetentzia desberdinen entrenamendua.
  • Ezagutza berriak praktikara eraman ariketen bidez.

Edukiak

  • Bilera erabilgarria egiteko pausoak eta teknikak.
  • Dinamizatzailearen ezaugarriak.
  • Adimen Emozionala.
  • Ariketa praktikoak.

Edukiari buruzko adibide bat hemen

Metodologia

Ikastaro erabat praktikoa.

Nori zuzendua

EAEko langile eta langabetuei

Matrikulaziorako argibideak

Doako ikastaroa da. Hobetuz.

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu automatiko bat jasoko duzu matrikulazioaren inguruko argibideekin. Ez egin kasurik ordainketari dagokion argibideei (doako ikastaroa da).
  • Hobetuzek eskatzen duen gainontzeko dokumentazioa eskatzeko zurekin harremanetan jarriko gara.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, edo zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.narbaiza@ueu.org (Ione Narbaiza)

Oharrak

Kontuz: hasierako datak aldatu egin dira.

Oharra: Hobetuzen ebazpenaren zain.

Etiketak

talde lanak, bilerak, bileren eraginkortasuna, bilera motak, hobetuz

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.