Ikastaroak :: Pedagogia, Informatika

HOBETUZ. Linux erabiltzen hasi: Ubunturako sarrera

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 27a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko abenduaren 5a

Ikastaroa egun hauetan emango da: 2011ko abenduaren 12, 13, 14 eta 2012ko urtarrilaren 9, 10, 11 eta 16, 17, 18, 19.

Azken urteotan software librearen erabilera asko zabaldu da, gure egunerokotasunerako aplikazio aske, erraz eta erabilgarriak sortu dira, euskaraz ere badaudenak. Ikastaro praktiko honetan, sofware libreen aukera eta onurez jarduteaz gain, gure ordenagailuan sistema libreak instalatu eta modu praktikoan erabiltzen ikasiko da, horretarako, 'Ubuntu' izeneko distribuzioa ikusiko dugularik.

 

Irakaslea

  • Igor Ruiz Agundez

    UEUko kidea. Informazio Sistemen doktorea. Ingeniari informatikoa. Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea.

Helburuak

Ikastaroaren helburu nagusia software librearen inguruko kontzeptu, ideia, filosofia eta lan egiteko moduari sarrera egitea da, horretarako, erabiltzaile arruntentzat egokiena den Ubuntu distribuzioari helduko zaio.

  • Software libreari sarrera egitea.
  • Software librea erabiltzen hasteari beldurra kentzea.
  • Software libreak ematen dituen aukera ezberdinak erakustea.
  • Oinarrizko erabiltzaile perfilean, Ubuntu distribuzioa ezagutu eta erabiltzen hastea.
  • Norberaren ordenagailuan Ubuntu instalatzen ikastea.

Edukiak

1. Arlo teorikoa:

  • Software libreari sarrera: kontzeptuen argitzea, filosofia, lan egiteko modua.
  • Linux sistema eragilea.
  • Distribuzio ezberdinak.
  • Software librearen komunitatea.

2. Arlo praktikoa: Ubuntu distribuzioa:

  • Sarrera.
  • Itxura eta erabilera.
  • Ofimatika aplikazioak: Openoffice.
  • Internet eta nabigazioa: Firefox, Thunderbird...
  • Bestelako aplikazio interesgarriak.

3. Install party:

Norberaren ordenagailuan Ubuntu instalatzeko tailerra. Ikasle bakoitzak bere ordenagailua (finkoa ala eramangarria) ekarri eta zuzenean, irakaslearen laguntzaz, Ubuntu instalatzeko saio tutorizatua izango du.

 

Edukiari buruzko adibide bat hemen

Metodologia

Ikastaro erabat praktikoa da.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen EAEko langile eta langabetuei.

Matrikulaziorako argibideak

Doako ikastaroa da. Hobetuz.

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu automatiko bat jasoko duzu matrikulazioaren inguruko argibideekin. Ez egin kasurik ordainketari dagokion argibideei (doako ikastaroa da).
  • Hobetuzek eskatzen duen gainontzeko dokumentazioa eskatzeko zurekin harremanetan jarriko gara.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, edo zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.narbaiza@ueu.org (Ione Narbaiza)

Oharrak

Oharra: Hobetuzen ebazpenaren zain.

Etiketak

software librea, ubuntu, distribuzio askeak, programa askeak, openoffice, hobetuz

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.