Ikastaroak :: Pedagogia

Euskararekiko sentsibilizazioan eta motibazioan eragiteko teknikak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko azaroaren 18a

Gure gizartean euskararen ezagutza zabaltzeko aurrerapauso handiak egin ditugu azken hamarkadetan. Erabileraren bilakaera, aldiz, ez da neurri berekoa izan eta euskaraz egiteak oraindik ere adin batetik aurrerako haur eta gazteen artean bultzakada berezia eskatzen duen esparrua da.

Hori dela-eta, erabileran eragin dezaketen zenbait teknika bildu ditugu irakasleen esku jartzeko. Gure asmoa da teknika horiek lehenik eta behin irakasleek beraiek bizi ditzatela, ondoren euren inguruko ume eta gazteekin erabili ahal izateko.

Irakaslea

Helburuak

  • Ume eta gazteen artean euskararekiko jarrera aktiboak bultzatzeko baliabideak eskaintzea.
  • Helburuak finkatzeko, hausnarketarako eta sentsibilizatzeko teknikak ezagutzea.
  • Motibazio-ekintza berriak ezagutzea eta aplikatzeko aukera eskaintzea.

Edukiak

Ikastaro honetan motibazioa bi aldetik landuko dugu: lehenik eta behin, irakasle edo begiraleena eurena, eta ondoren, motibatu behar dituzten haur eta gazteak ardatz moduan hartuta.

Bestetik, irakasleek gela barruan erabiltzeko motibazio-teknikak eskaini nahi ditugu, lehenengo maisu-maistrek eurak erreminta bakoitzaren esperientzia izateko aukerarekin.

  • Hausnarketa- eta sentiberatze-teknikak
  • Euskararen erabileran helburu berriak finkatzen laguntzeko irudikatze-teknikak
  • Konpromisoak bideratzekoak

Bukatzeko, motibazio-kanpainak prestatu eta garatzeko ideiak partekatu eta kontuan izateko zenbait alderdi jorratuko ditugu.

Metodologia

Normalizazio-lanetan 12 urteko esperientziaren ondorioz, hainbat esparru jorratuz motibazioan eragiteko teknikak batu ditugu, eta horiek praktikan jartzea izango da ikastaroaren zeregin nagusia. Ariketen diseinua beti parte-hartzera bideratuta egongo da, egitea ikasteko biderik onena izateaz gain, prozesu baten parte izateak emaitzekiko atxikipena dakarrelako eta, ondorioz, motibazioa areagotzen duelako. Parte-hartzea, beraz, bide eta xede izango dugu, eta irakasleek joera hori gero ikasgelan susta dezaten eragingo dugu.

Ikastaroa, ordea, teknika-bilduma soila izatetik haratago doa. Euskararen erabilera egunerokotasunera zabaltzeko ezagutza eta arauak ez direla nahikoa dagoeneko badakigu, erabilerarako gakoa borondatean datzalako. Alderdi subjektibo horri tresna egokiekin heltzeko, azken bost urteotan psikolinguistikarekin lotutako zenbait diziplina aztertu ditugu, hala nola Adimen Emozionalaren inguruko teoriak eta Programazio Neuro Linguistikoa (PNL). Horiek izango dira ikastaroaren ardatz inplizitua, eta zenbait kontzeptu ere modu esplizituan landuko ditugu, guztira pare bat orduko eduki teorikoak azalduz.

Nori zuzendua

Haur eta gazteekin euskararen inguruan lan egiten duten irakasle eta begiraleei, zein interesa duen edonori.

Egitaraua

2011-11-19

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-13:00

Euskararekiko sentsibilizazioan eta motibazioan eragiteko teknikak

14:00-16:00

Euskararekiko sentsibilizazioan eta motibazioan eragiteko teknikak

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 0033(0)559 25 60 56, iparraldea@ueu.org

Etiketak

Euskara, Baiona, pedagogia, hizkuntzalaritza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.