Ikastaroak :: Informatika

Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word gabe: Wordfast Pro, Anaphraseus eta OmegaT.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko azaroaren 24a

Azken urteetan ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnen erabilera areagotu egin da, ezinbesteko tresna bihurtzeraino. Alabaina, erakunde batzuetan MS Word kentzeko joera zabaltzen ari da, eta horren aurrean, itzultzaileei aukera berriak eskaini behar zaizkio. Ikastaro honetan, Wordetik kanpo dauden aukera batzuk aztertuko dira.

Helburuak

  • MS Wordetik kanpo funtzionatzen duten programa batzuen aurkezpen orokorra egitea.
  • Bertaratuek ideia orokor bat hartzea, haien lanerako interesgarriak izan daitezkeenak hautatzeko gai izan daitezen.

Edukiak

Itzulpengintzaren inguruan sortutako teknologiak: Wordetik beste plataformetara.

  • Wordfast Pro-ren aurkezpena eta ematen dituen aukerak probatzea.
  • Anaphraseus-en aurkezpena eta ematen dituen aukerak probatzea.
  • OmegaT-ren aurkezpena eta ematen dituen aukerak probatzea.

Metodologia

Ikastaroa guztiz praktikoa izango da, ordenagailu-gelan izango delarik. Ikasleek ariketak klasean bertan egiteko aukera izango dute.

Nori zuzendua

Eguneroko lanean itzulpenak egitea egokitzen zaion edozein profesionali zuzenduta.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan:0033(0)559 25 60 56, iparraldea@ueu.org

Oharrak

Nork bere ordenagailu mugikorra (portatila) ekar dezake. Hala bada, abisatu mesedez.

Etiketak

baiona, itzulpen automatikoa, udazkeneko eskaintza, informatika

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.