Ikastaroak :: Pedagogia, Psikologia

Gatazkak bideratzeko estrategiak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko azaroaren 24a

Zure egunerokotasunean, (langile, guraso, ikasle bezala...) gatazka bat baino gehiagorekin topo egitera ohituta zaude. Ikastaro honen bidez, gatazka hauei erantzun egokia emateko tresnak ikasiko dituzu. Haserrea kontrolatu, modu asertibo batez jokatu, bitartekaritzako pausu nagusiak ezagutu... Honetaz gain, inguruko norbaitek (semea, alaba, laguna...) eskolan jazarpena jasaten duen jakiteko gakoak emanen ditugu, baita konponbidea bilatzeko hasierako urratsak ere. Azkenik, teknologia berrien aurrean, zyberbullyinga urreikusteko eta segurtasuna bermatzeko gomendioak luzatuko dira.

Irakaslea

  • Aintzane Gascon Salaberria

    Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta Bizikidetza Batzordearen arduraduna Berako Toki-Ona institutuan. UEUkidea da.

Helburuak

  • Gatazka modu eraikitzaile batez tratatzea.
  • Momentu zailetan norbere burua kontrolatzeko pausuak partekatzea.
  • Jazarpena detektatzeko gakoak ematea.
  • Bitartekari papera egiteko trebatzea.

Metodologia

Azalpen teorikoak, power-pointak, bideoak. Ikasleek taldeka landuko dute zenbait aspektu. E-mailez helaraziko dizkigute beraien esperientziak. Kasuren baten analisia. Ikasleak taldeka entrenatuko dira bai elkarrizketetan baita bitartekotzan ere.

Nori zuzendua

Gatazkak modu eraikitzailean tratatzeko interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 0033(0)559 25 60 56, iparraldea@ueu.org

Etiketak

gatazkak, haserrea kontrolatu, asertibitatea, bitartekaritza, bullying, zyberbullying, Baiona

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.