Ikastaroak :: Psikologia, Sexologia

Tantra, maitasunaren atea

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 40.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko urriaren 18a

Ikastaro hau larunbatetan izango da, hilabetean behin, eta saio bakoitzean chakra bat landuko da:

  • Urriaren 22an: lehenengo chakra, Muladhara.
  • Azaroaren 12an: bigarren chakra, Swadisthana.
  • Abenduren 10ean: hirugarren chakra, Manipura.
  • Urtarrilaren 14an: laugarren chakra, Anahata.
  • Otsailaren 11an: bosgarren chakra,Vishudha.
  • Martxoaren 17an: seigarren chakra, Ajna.
  • Apirilaren 21an: zazpigarren chakra, Shasrara.
  • Maiatzaren 19an: argitasunaren biribila.

MAITALEAK

Kontuan hartu behar da honakoa: maitasuna, bere mailarik apalenean sexua da (fisikoa da); eta bere modurik finenean errukia da. Sexua maitasunaren azpitik dago; errukia maitasunaren gainetik dago. Maitasuna erdi-erdian dago.

Jende gutxik daki zer den maitasuna. Horrela, % 99k uste du sexualitatea maitasuna dela. Ez da. Sexualitatea oso animalia da; badauka, bai, maitasuna bilatzeko gaitasuna, baina ez da benetan maitasuna, soilik potentzial bat da.

Arretatsu eta kontziente bihurtzen bazara, meditatzailea, orduan sexua maitasun bilaka daiteke. Eta zure meditazio-egoera osoa bihurtzen bada, maitasuna erruki bilaka daiteke. Sexua hazia da, maitasuna lorea, eta errukia usaina. Budak errukia “maitasuna gehi meditazioa” dela definitu du. Zure maitasuna ez denean bestearekiko desio hutsa; zure maitasuna ez denean premia bat soilik; zure maitasuna partekatzea denean; zure maitasuna ez denean eskale batena, enperadore batena baizik; zure maitasunak ezer eskatzen ez duenean, ez bada eze emateko prest dagoenean —ematearen gozamen hutsagatik—, orduan gehitu iezaiozu meditazioa eta usain gozoa askatuko da. Hau errukia da; errukia gertaera gorena da.

Maitasuna deitzen dugun hori, zerutik eta lurrerainoko harremanen sorta oso bat da. Mailarik lurtarrena da, maitasuna sexu-erakarpena da. Gutako asko hortxe gelditzen da, gure baldintzek gure sexualitatea hainbat itxarobide eta errepresioz jantzi dutelako. Gaur egun maitasun sexualaren “arazo” handiena haren iraupen eza da. Hori onartzen badugu soilik gozatu ahal izango dugu maitasuna denaz: ongi-etorria eman datorrenean eta esker onez adio esan doanean. Orduan, heldu bilakatzen garen neurrian, sexualitateaz harago dagoen maitasuna sentitzen has gaitezke, bestearen norbanakotasun bakana ohoratuz. Gure bikotea sarritan ispilu baten gisakoa dela ulertzen hasiko gara; gure barne-barneko izatearen alde ezezagunak islatuz, eta gu oso bat bilaka gaitezen laguntza emanez. Maitasun hori askatasunean oinarrituta dago, ez itxarobideetan edo premian. Haren hegoek gero eta gorago garamatzate, dena batasun bat bezala bizi duen maitasun unibertsalerantz.

Irakaslea

  • Elizabeth Olaskoaga Ezeiza

    Hirusta Kolektiboko kidea da. Pedagogia ikasketak egin ondoren sexologiaren munduan sartu zen aholkularitzan eta irakaskuntzan. Nerabeekin, gurasoekin, emakume taldeekin. UEUkidea.

Helburuak

  • Gure energia sexuala, emozionala eta fisikoa ireki edo/eta orekatzea.
  • Zoriontasuna, maitasuna eta osasuna lortzen joatea.
  • Gure jokaerak ulertzea eta nahi izanez gero, aldatzen edo hobetzen joatea.
  • Gure zauriez ohartzea eta sendatzea.
  • Norbera den bezala onartzea eta errespetatzea.
  • Sexualitatea beste modu batean bizitzea.

Edukiak

  • Gorputzaren garbiketa eta onarpena. Garena ospatu.
  • Energian sexualaren kanalizazioa, puntu energetikoen eta Chakraren ezagupena.
  • Presentzia. Presente egon norberarekin gero beste batekin konpartitu ahal izateko.
  • Meditazioa, erlaxazioa eta arnasketa.
  • Androgino: gure alde maskulinoa eta femeninoa biziagotu.

Metodologia

Talde-dinamikaren bidez, norberak nahi duen neurrian inplikatuz. Bakoitzaren erritmoa errespetatuz. Giro goxo eta maitekor batean.

Zenbait teknika erabiliz: ariketa tantrikoak, arnasketak, masajeak, meditazioa, elkarrizketa, dantza…..

Heziketa pertsonala.

Nori zuzendua

  • Bere burua hobeto ezagutu nahi duenari.
  • Bizitzaz gozatu nahi duenari.
  • Burua lasaitu eta bere gorputzarekin konektatu nahi duenari.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen)

Oharrak

Ikastaroa ikasturte osokoa denez, nahi izanez gero, matrikularen diru-sarrera 2 zatitan egin daiteke (erdia matrikula egiterakoan eta beste erdia urtarrilean).

Babesleak

Etiketak

sexualitatea, energia sexuala, chakra, meditazioa, erlaxazioa, udazkeneko ikastaroak, Markeskoa, Ikastetxe Nagusia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.