Ikastaroak :: Psikologia, Osasuna

Estresa, tentsioak ulertu eta kudeatu, osasuna berreskuratu.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko azaroaren 24a

Ikastaroa  larunbatean (azaroaren 26an) izango da.

Gaur gure ingurunea oso estresagarria da. Presa, tentsio eta antsietatearekin bizi gara. Gure emozioak eta gure nerbio sistema desorekatzen dira. Gure osasuna, tentsio fisiko eta emozionalarengatik okerrera egiten du. Gure gorputzak biokimika toxikoa sortzen du. Horren eraginez gaixotasun asko izaten ditugu. Estresa XXI. mendeko gaixotasun garrantzitsuena da. Ez dakigu nola bideratu beldurra, kulpa, amorrua...

Estresa, larritasuna, depresioa, loezina, antsietatea, hiperaktibitatea areagotzen dira. Blokeatzen gara. Nekatuta, nahasita sentitzen gara. ESTRES FISIKOA ETA EMOZIONALA nola funtzionatzen duen aztertuko dugu eta baita sortu ditzakeen GAIXOTASUN guztiak. Naiz eta gure sistema lehiakorrean zaila den OREKA EMOZIONALA lortzea, posible da. XXI. mendeko erronka ESTRATEGIA MENTALAK eta EMOZIONALAK izatea da gure estresaren biktimak ez izateko. TERAPIA NATURALAK ere lagunduko digute bide honetan. Gure esku dago gure buruaren jabe izatea, ahalik eta gutxien sufritzea eta ahalik eta zoriontsuen izaten.

Irakaslea

  • Itziar Salegi Urbieta

    Mikel Salegiren arreba.

    Naturopata eta psikoterapeuta.

Helburuak

  • Estres fisikoa eta emozionala zer diren ulertzea. Zer gaixotasun sortzen dituen ezagutzea.
  • Estresa kudeatzeko estrategiak psikomentalak izatea. Irudikapen sortzailea. IZAR METHODOA
  • Estresa orekatzeko eta osasuna berreskuratzeko Terapia Naturalak erabiltzea, erremedioak eginez: Sendabelarrak, Aromaterapia, Elikadura.
  • Estresa kontrolatzeko Zentzumenen Terapia erabiltzea: Ukimen energetikoa, Masajea, Kiromusikoterapia melodikoa eta perkutiboa eta Psikoaromaterapia.

Edukiak

  • Estresatu, desorekatu eta gaixotzen gaituzten arazoei aurre egiteko estrategia zehatzak eta eraginkorrak ikasiko ditugu. IZAR METHODOA oso indartsua da oreka pertsonala lortzeko. Azken aurrerapen zientifikoetan oinarrituta dago (fisika kuantikoa, psikoneuroinmunologia, sare neuronalak, ……) Horien bidez pentsamenduek eta emozioek duten garrantzia gure bizitzaren orekan aztertuko dugu. Irudikapen Sortzailea oso tresna eraginkorra da.
  • Sendabelarrak eta Aromaterapia (sendabelar usaintsuak) erabiliko ditugu. Erremedio naturalak egingo ditugu oreka emozionala lortzeko.
  • Elikadura oso tresna boteretsua da estresaren aurka.
  • Zentzumenen Terapia erabiliko dugu: ukimen energetikoa, kiromusikoterapia melodikoa eta perkutiboa, psikoaromaterapia eta masajea. Erraza ikasten. Oso efektiboa gure orekan.

Metodologia

Teorikoa eta praktikoa. Bakoitzak 3 erremedio natural desberdinak egingo ditu.

Nori zuzendua

Edozein pertsonarentzako.

Egitaraua

2011-11-26

Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-18:00

Ikastaroa: Estresa, tentsioak ulertu eta kudeatu, osasuna berreskuratu.

  • Itziar Salegi Urbieta

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 0033(0)559 25 60 56, iparraldea@ueu.org

Etiketak

estres fisikoa, tentsioa, emozioak, antsietatea, oreka emozionala, terapia naturalak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.