Ikastaroak :: Itzulpengintza

Wordfast 5 - Hastapenak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko azaroaren 10a

Ikastaroa larunbatetan izango da.

Azken urteetan ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnak ezinbestekoak bihurtu dira itzultzaileentzat. Wordfast programarekin egindako lana berrerabili eta denborari etekin handiagoa ateratzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Ikastaro hau egin ondoren, erabiltzaileek programak dituen aukera nagusiak ondo ezagutuko dituzte.

Irakaslea

  • Elena Garcia Berasategi

    Pasaiako Portu Agintaritzako Kalitate Sistemen eta Hizkuntza Kudeaketaren Teknikaria eta hizkuntza-teknologietan aditua.

Helburuak

  • Wordfast programaren aurkezpen zabala egitea.
  • Erabiltzaileek eguneroko lanean Wordfast erabiltzeko gaitasuna lortzea.
  • Tresnaren ikuspegi globala lortzea.

Edukiak

  • Wordfasten aurkezpena: OLI tresna zer den, nondik lortu, lizentziak...
  • Itzulpen-memorien sorrera eta antolaketa.
  • Programaren funtzio nagusiak: tresna-barraren botoien aurkezpena.

Metodologia

Ikastaroa ordenagailu gela batean izango da, eta ikasle guztiak praktikak egingo dituzte, azalpenak eman ahala.

Nori zuzendua

Eguneroko lanean itzulpenak egitea egokitzen zaion edozein profesionali edota Wordfast ezagutzen ez duten itzultzaileei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan:             0033(0)559 25 60 56      , iparraldea@ueu.org

Oharrak

Nork bere ordenagailu mugikorra (portatila) ekar dezake. Hala bada, abisatu mesedez.

Etiketak

wordfast, itzulpen-tresnak, itzulpen-memoriak, ordenagailuz lagundutako itzulpena, baiona

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.