Ikastaroak :: Komunikazioa

Jendaurreko komunikazioan trebatzeko tailerra

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko urtarrilaren 2a

Ikastaroa astearte eta asteazkenetan izango da, ondoko datetan: martxoak 6, 7, 13, 14 eta 21.

Gero eta pertsona gehiagok (profesionalak, enpresa-gizonak, lantaldeen zuzendariak, hizlariak, eta abar) gaitasun egoki, bikainak eta dotoreak behar dituzte, helburu zehatz batekin jendaurrean ideiak, proposamenak, proiektuak aurkezteko, produktuak saltzeko, eta abar. Jakina, hizlariak jendaurrean duen eragina, handiagoa edo txikiagoa, hobea edo okerragoa, hizlari-aurkezleak dituen gaitasunen kalitatean datza.Hizlari gisa gure rola edozein izanda ere, hobetu daiteke. Azken finean, komunikatzeko dugun era ikasi egin dugu, imitatze edo modelaketaren bidez, eta ikasketa hori betiere hobetu daiteke. Eta beraz, hobekuntza hori irakatsita izan daiteke ere. Erabiltzen diren osagarrizko baliabide modernoez gain (proiektagailuak, pantailak, ordenagailuak, eta abar), edozein aurkezpenetan zalantzagabekoak eta ezinbestekoak diren oinarriak, hots, hitzezkoa den eta hitzezkoa ez den lengoaiaren (edukia eta ahotsa, eta gorputza, hurrenez-hurren) eremuan dauden komunikazioaren zenbait alderdi eta “zoko-moko” ugariak era praktikoan landuko dira bertan

Irakaslea

  • Gotzon Carcar Muerza

    Coach pertsonala eta enpresariala, Trainer's Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUkidea

Helburuak

Jendaurrean hitz egiteko teknika eraginkor eta sinpleak ikastea da helburua, ahalik eta erraztasun, argitasun, naturaltasun eta dotoretasun handienaz, ematen diren mezuetan eraginkortasuna lortzeko, lanean denbora irabazteko eta, hala bada, eztabaidak ebazteko, auto-estimua indartzeko eta besteekiko erlazioen kalitatea hobetzeko; horren guztiaren, ondorioz, emaitza profesional hobeak eta bizi-kalitate hobea lortuko ditugu.

Edukiak

  • Porrota feed-back kontruktibo bihurtzea.
  • Arretagunearen kontrola, kanporantz eta barnerantz.
  • Hautematearen eta haren barne-baliabideen erabilera.        
  • Gorputza eta haren komunikazio potentziala, jarrera eta haren mugimenduak espazioan.   
  • Ahotsa: tasunak eta isiluneak.
  • Lengoaia.
  • Mezuetan adostasuna (gorputz-lengoaiari eta berbetari  dagokienez).
  • Mintzaldiaren edukiaren antolakuntza eta egituraketa.
  • Aurkezpenak egiteko mapa-eredua.

Metodologia

Mintegi edo tailer hau funtsean praktikoa da. Ariketa askorekin, bizipenez beterik.

Nori zuzendua

Pertsona taldeekin nahiz pertsona taldeen aurrean lan egin behar duten guztiei (eta nork ez du behar hori?).

Matrikulaziorako argibideak

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera eskainitako ikastaroa da hau.

Nork egin dezakeen inskripzioa: edonork egin dezake inskripzioa Kultura Jardueren Atalak eskainitako ikastaroetan. Inskripzio-kopurua ikaspostu-kopurua baino handiagoa bada, hurrenkera honi jarraituko zaio: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL), adiskide eta ikasle ohien programako kideak eta inskripzioa egin duten gainerakoak. Zorrotz beteko da izena emateko hurrenkera.

Ikastaroen prezioa: 20 ordura arteko ikastaroak

Titulu ofizialetako eta Esperientziaren Gelako ikasleak: 56,00 euro

Unibertsitateko langileentzat (II eta AZL) eta parekatuentzat: 58,00 euro

Ikasle ohientzat (Alumni programa): 69,00 euro

Unibertsitatearen adiskideentzat (Alumni programa): 83,00 euro

Kanpokoentzat: 92,00 euro

  Inskripzioa egiteko egunak: Titulu ofizialetako ikasleentzat, Esperientziaren gelako ikasleentzat, irakasle eta ikertzaileentzat, AZLkoentzat, parekatuentzat, Adiskide eta Ikasle Ohien Programaren kideentzat: irailaren 5etik aurrera. Unibertsitate Komunitatetik kanpokoentzat: irailaren 15etik aurrera  

  Kredituen balioa aitortzea   1. eta 2. zikloetako ikasleak: Gehienez ere hautaketa libreko 3 kreditu eskuratu ahalko dituzte, ikasturte bakoitzeko, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik.   Gradu ikasleak: Gehienez ere 6 kreditu eskuratu ahalko dituzte beren graduko ikasketa plan ofizial osoan, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik.   Kredituak eskuratu nahi dituzten ikasleek espreski adierazi beharko dute hori inskripzio orrian.  Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikastaro bakoitzari esleitu zaizkion kredituak emango ditu, betiere, ikasleek eskola-orduen % 90 egiten badituzte, eta probak gainditu edo irakasleek eskatutako lanak aurkezten badituzte.

 Izen ematea:

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera eskainitako ikastaroa da hau.

Izen emateko NUP-eko Kultura Jardueren Atalera, Ikasgelategiko 019. gelara jo behar da, edo Tuterako campuseko Argibide Bulegora 8:30etik 14:30era bitartean.

Baita ere:

  • 948 16 84 56 telefonoan, 8:30etatik 14:30etara
  • http://www1.unavarra.es/cultura webgunean.
  • actividades.culturales@unavarra.es epostan.

Informazio gehiago:

  • www.ueu.org webgunean
  • nafarroa@ueu.org helbidean
  • 948 36 25 63 telefonoan

Babesleak

  • NUP

Etiketak

jendaurrean hitz egin, jendaurreko komunikazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.