Ikastaroak :: Psikologia

Buru-mapak: ideiak sortu eta antolatzeko teknika (mind-mapping)

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko urtarrilaren 2a

Ikastaroa ostegun eta ostiraletan emango da, ondoko datetan: otsailak 23, 24, martxoak 1, 2 eta 8.

Buru-mapak gure ideiak antolatzeko tresnak dira eta ikaskuntzarako zein irakaskuntzarako baliagarriak dira.

Buru-mapen sorrera Tony eta Barry Buzan anaiei zor zaie, beraiek idatzitako "The mind mapping book" liburuan oinarrituta baitago.

Liburua oinarri hartuta, buru-mapen abantailak, nola eta zertarako erabil daitezken erakutsiko dugu

Irakaslea

  • Eleder Aurtenetxe Pildain

    Sormen arloko trebatzaile eta aholkularia. Antolaketa arloko ingeniaritza ikasketak. Unibertsitateko irakasle izana. Bilbo Hiria irratian "Berbaz" elkarrizketa-saioaren gidaria.

Helburuak

Buru-mapak zer diren, nola egiten diren eta zertarako erabili ditzakegun ulertzea.

Eskuz egiten hastea.

Ordenagailuz egiten ikastea.

Nork bere kabuz eta elkarren artean jarraitzeko bideak zabaltzea.

Edukiak

  • Buru-mapak eskuz egiteko ariketak.
  • Irudimena lantzeko ariketak.
  • Oinarri teorikoak
  • Buru-mapak jendaurrean mintzatzeko.
  • Buru-mapak Xmind software librea erabiliz.
  • Sakontzeko informazio iturriak.   

Metodologia

Guztiz praktikoa izanen da

Nori zuzendua

Gaian interesa duen orori

Matrikulaziorako argibideak

Nork egin dezakeen inskripzioa: edonork egin dezake inskripzioa Kultura Jardueren Atalak eskainitako ikastaroetan. Inskripzio-kopurua ikaspostu-kopurua baino handiagoa bada, hurrenkera honi jarraituko zaio: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL), adiskide eta ikasle ohien programako kideak eta inskripzioa egin duten gainerakoak. Zorrotz beteko da izena emateko hurrenkera.   Inskripzioa egiteko egunak: Titulu ofizialetako ikasleentzat, Esperientziaren gelako ikasleentzat, irakasle eta ikertzaileentzat, AZLkoentzat, parekatuentzat, Adiskide eta Ikasle Ohien Programaren kideentzat: irailaren 5etik aurrera. Unibertsitate Komunitatetik kanpokoentzat: irailaren 15etik aurrera

Ikastaroen prezioa: 20 ordura arteko ikastaroak

Titulu ofizialetako eta Esperientziaren Gelako ikasleak: 56,00 euro

Unibertsitateko langileentzat (II eta AZL) eta parekatuentzat: 58,00 euro

Ikasle ohientzat (Alumni programa): 69,00 euro

Unibertsitatearen adiskideentzat (Alumni programa): 83,00 euro

Kanpokoentzat: 92,00 euro

  Kredituen balioa aitortzea   1. eta 2. zikloetako ikasleak: Gehienez ere hautaketa libreko 3 kreditu eskuratu ahalko dituzte, ikasturte bakoitzeko, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik.   Gradu ikasleak: Gehienez ere 6 kreditu eskuratu ahalko dituzte beren graduko ikasketa plan ofizial osoan, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik.  Kredituak eskuratu nahi dituzten ikasleek espreski adierazi beharko dute hori inskripzio orrian.  Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikastaro bakoitzari esleitu zaizkion kredituak emango ditu, betiere, ikasleek eskola-orduen % 90 egiten badituzte, eta probak gainditu edo irakasleek eskatutako lanak aurkezten badituzte.

 

 Izen ematea:

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera eskainitako ikastaroa da hau.

Izen emateko NUP-eko Kultura Jardueren Atalera, Ikasgelategiko 019. gelara jo behar da, edo Tuterako campuseko Argibide Bulegora 8:30etik 14:30era bitartean.

Baita ere:

  • 948 16 84 56 telefonoan, 8:30etatik 14:30etara
  • http://www1.unavarra.es/cultura webgunean.
  • actividades.culturales@unavarra.es epostan.

Informazio gehiago:

  • www.ueu.org webgunean
  • nafarroa@ueu.org helbidean
  • 948 36 25 63 telefonoan

Babesleak

  • NUP

Etiketak

buru-mapak, ideiak sortu, sormena

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.