Ikastaroak :: Argazkigintza

Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko irailaren 2a

Kamera digitalak ia denon eskuetan ikusten ditugularik ere, ez dakigu behar moduko etekina ateratzen kamera berri hauek eskaintzen dizkiguten aukerei.

Ikastaro honetan kamera digital hauen erabilpena eta atera diezaiekegun onurak aztertuko ditugu, argazkiak ordenagailura nola "jaitsi", argazki horiek nola erabili edo paperera pasa, mailez bidali, e.a. Horretarako, GIMP irudiak editatzeko programa librea erabiliko dugu. GNU proiektuaren baitan dago, eta GNU General Public License baimenarekin eskura daiteke. Oso hedatuta dago eta tresna ugari eskaintzen ditu eta  Adobe  Photoshopen alternatiba oso interesgarria da

Irakasleak

  • Ander Gillenea Muxika

    Ander Gillenea Muxika argazkilari profesionala da. Argazki agentzia desberdinekin egiten du lan freelance moduan eta argazkilaritza ikastaroak ematen ditu Euskal Herrian zehar.

  • Nagore Koch Elizegi

    Nagore Koch Elizegi. Arte Grafikoetan Teknikaria eta  Argazkilaritza Publizitarioan aritutakoa.

Helburuak

Ikaslea ahalik eta etekin handiena atera ahal izatea irudiei.

Edukiak

Sarrera - Argazkilaritzaren elementuak - Argazki kamera: Zer den, atal ezberdinak eta kamera digitalaren berrikuntzak - Argazki kamera erabiltzen hasteko kontseiluak      

 Diafragma - Distantzia fokala - Perspektiba - Obturadorea / Abiadura - Sentsorea - Sentikortasuna (ASA) -  Objetiboa.

Argi neurketa - Kamera moduak / aukerak - Fokatzea / Moduak -  Sakontasun eremua: Diafragmaren erabilera / Distantzia fokala

Konposaketa / Oinarrizko arauak - Enkoadratzea - Balantze zuria - Flaxa - Histograma - Artxibo motak

 Gimp programaren menuen eta tresnen kokapenarekin aurkezpena.-Tresna lehioa., (herramintak).-Menuak.-Geruzak.-Testuaren integrazioa.-Koloreen erabilpena.-Gordetzeko formatuak

Metodologia

Erabiliko dugun metodologia teoria eta praktika uztartuko ditu, oinarrizko teoria emango dugu baina batez ere ikastaro praktiko bat egingo dugu. Kamerak eskuan harturik argazki saioak egingo ditugu, ateratako argazkiak ordenagailuetara sartu eta ordenagailuan ditugun erabilera aukerak ikusiko ditugu. Kamera piztu aurretik hasi eta argazkia atera, ordenagailuan sartu, ordenagailuan editatu eta paperera pasa zein mailez nola bidaltzeko prozesua landuko dugu, besteak beste. Ordu gehienak praktikoak izango dira, ikasle bakoitzak bere kameraz gain ordenagailu bat izango bait du.  

Nori zuzendua

Gaian interesa duen orori

Egitaraua

2011-11-02

Ordua Edukiak Irakaslea
16:00-20:00

Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea

  • Nagore Koch Elizegi

2011-10-19

Ordua Edukiak Irakaslea
16:00-19:00

Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea

  • Nagore Koch Elizegi

2011-10-26

Ordua Edukiak Irakaslea
16:00-19:00

Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea

  • Nagore Koch Elizegi

2011-11-11

Ordua Edukiak Irakaslea
16:00-19:00

Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea

2011-11-18

Ordua Edukiak Irakaslea
16:00-19:00

Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea

2011-11-25

Ordua Edukiak Irakaslea
16:00-20:00

Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea

Matrikulaziorako argibideak

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera eskainitako ikastaroa da hau.

Nork egin dezakeen inskripzioa: edonork egin dezake inskripzioa Kultura Jardueren Atalak eskainitako ikastaroetan. Inskripzio-kopurua ikaspostu-kopurua baino handiagoa bada, hurrenkera honi jarraituko zaio: ikasleak, irakasle eta ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL), adiskide eta ikasle ohien programako kideak eta inskripzioa egin duten gainerakoak. Zorrotz beteko da izena emateko hurrenkera.   Inskripzioa egiteko egunak: Titulu ofizialetako ikasleentzat, Esperientziaren gelako ikasleentzat, irakasle eta ikertzaileentzat, AZLkoentzat, parekatuentzat, Adiskide eta Ikasle Ohien Programaren kideentzat: irailaren 5etik aurrera. Unibertsitate Komunitatetik kanpokoentzat: irailaren 15etik aurrera   Ikastaroen prezioa: 20 ordura arteko ikastaroak

Titulu ofizialetako eta Esperientziaren Gelako ikasleak: 56,00 euro

Unibertsitateko langileentzat (II eta AZL) eta parekatuentzat: 58,00 euro

Ikasle ohientzat (Alumni programa): 69,00 euro

Unibertsitatearen adiskideentzat (Alumni programa): 83,00 euro

Kanpokoentzat: 92,00 euro

  Kredituen balioa aitortzea   1. eta 2. zikloetako ikasleak: Gehienez ere hautaketa libreko 3 kreditu eskuratu ahalko dituzte, ikasturte bakoitzeko, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik.   Gradu ikasleak: Gehienez ere 6 kreditu eskuratu ahalko dituzte beren graduko ikasketa plan ofizial osoan, unibertsitate zabalpeneko jarduerak egiteagatik.   Kredituak eskuratu nahi dituzten ikasleek espreski adierazi beharko dute hori inskripzio orrian.  Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikastaro bakoitzari esleitu zaizkion kredituak emango ditu, betiere, ikasleek eskola-orduen % 90 egiten badituzte, eta probak gainditu edo irakasleek eskatutako lanak aurkezten badituzte.

 

 Izen ematea:

 Nafarroako Unibertsitate Publikoan · 948 16 84 56 telefonoan, 8:30etatik 14:30etara · http://www1.unavarra.es/cultura webgunean. · actividades.culturales@unavarra.es epostan Informazio gehiago: . www.ueu.org webgunean . nafarroa@ueu.org helbidean . 948 36 25 63 telefonoan

Babesleak

  • NUP

Etiketak

Argazkiak, irudiak, GIMP, digitala

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.