Ikastaroak :: Informatika

Teknologia berriak eta intimitatea. Nola babestu pribatutasuna zure datuetan eta komunikazioetan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko urriaren 27a

Ikastaroa bi larunbatetan izango da:  azaroaren 5ean eta 12an.

Gaur egun teknologia berrien hedapena dela-eta, gero eta gutxiago erreparatzen diogu gure pribatutasunari: ordenagailua, telefono mugikorra, bankuak, sare sozialak... batzuetan ez daukagu oso argi nola egin behar ditugun gauzak, seguru egoteko norbaiten laguntza behar dugu.

Ikastaro honekin teknologia berriekin egiten ditugun eragiketa komunak era seguru batean egiteko gaitasuna lortuko dugu.

Irakaslea

  • Dabid Martinez Perez

    Informatika teknikaria. Web garatzailea eta software librean aditua.

Helburuak

Gure bankuko kontuarekin era seguru batean “hitz egitea”, gure pasahitzak kudeatzen ikastea, gure disko gogorrean “alde sekretu propioa” gordetzen ikastea... ordenagailuan egiten ditugun eragiketa aruntenak era seguru batean egiten ikastea.

Edukiak

  • Pasahitzak nola sortu, nola kudeatu eta non gorde.
  • Firefoxen segurtasun-fitxak.
  • Disko gogorrei “atal sekretuak” jartzen ikasi (TrueCrypt).
  • Telefono mugikorretik SMS zifratuak botatzen ikasi (CriptoSMS).
  • Nabigazio pribatua ahalbidetzen duen TOR sistema erabiltzen ikasi.
  • Kriptografiatutako txat programa bat erabiltzen ikasi (Off the record).

Metodologia

Klase parte-hartzaileak izango dira, non bakoitzak bere ordenagailuan irakasleak eskatzen dituen lanak egiteaz gain, nor bere betebeharrak asetzen saiatuko den (bere kabuz lanean eta maisuaren laguntzaz).

Informatika-gela bat behar izango dugu, WINDOWS eta LINUX sistema eragileak dituzten ordenagailuak (eskolak LINUX pean emango dira).

Nori zuzendua

Bere pribatutasuna landu nahi duen edozein pertsonari (ordenagailu bat erabiltzen jakin behar du). Programak instalatzen eta kentzen, disko gogor bat zer den dakiten erabiltzaile aurreratuei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

Facebook, sarea, pribatutasuna, intimitatea, nabigazio anonimoa, udazkeneko ikastaroak, Markeskoa, Ikastetxe Nagusia, UEU

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.