Ikastaroak :: Historia, Geografia, Hezkuntza, Politika

Gaur egungo munduaren historia 1945-2009

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 22.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 5a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko urriaren 15a

Ikastaroa artearte eta ostegunetan izango da: urriaren 20an, 27an; azaroaren 3an, 8an, 10ean, 15ean, 17an, 22an, 24an, 29an eta abenduaren 1ean.

Nekez ulertu daiteke egungo mundua azken hirurogei urteetako historia kontuan hartu gabe. Ikastaroak bi ardatz ditu, kronologikoa eta geografikoa. Lehen ardatzak 1945. urtea du abiapuntua eta gaurdaino luzatzen da. Gerra Hotzaren garaia aztertzen du lehen fasean eta azken hogei urteetan gertatzen ari diren aldaketa sakonak bigarrenean. Bigarren ardatzak, munduan zehar eratu ziren eremu desberdinak aintzat hartzen ditu: mundu kapitalista garatua, mundu komunista eta Hirugarren Mundua. Eremu bakoitzaren ezaugarriek toki berezia izango dute ikastaroan.

Irakasleak

  • Mikel Aizpuru Murua

    Historian doktorea. UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea.

  • Fernando Martinez

    Historian doktorea. EHUko irakaslea.

Helburuak

Gaur egungo mundua ulertzeko klabeak ezagutzea.

Edukiak

  1. Mundu bipolarraren sorrera eta Gerra Hotzaren bilakaera.
  2. Gizarte eta ekonomia kapitalistaren berreraikuntza, hazkunde eta krisia.
  3. Estatu Batuak-
  4. Europar Batasunaren eraikuntza-prozesua.
  5. Sobietar Batasuna eta Europako mundu komunista.
  6. Txina, Iraultzatik egungo erreformetara.
  7. Hirugarren Mundua: deskolonizazioa eta azpigarapena.
  8. Hego eta Erdialdeko Amerika: azpigarapenaren eta iraultzaren artean.
  9. Ekialde Hurbila: amaierarik gabeko gatazka.
  10. Afrika, krisian murgilduta.
  11. Globalizazioaren garaia: itxaropenak eta arriskuak.

Metodologia

Bi orduko saio bakoitzean gai bat jorratuko da, testuen eta mapen laguntzarekin.

Nori zuzendua

Irakaskuntza ertaineko irakasleei eta gaian interesa duen orori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

historia kronologikoa, ardatz geografikoa, gerra hotza, mundu kapitalista, mundu komunista, hirugarren mundua, Markeskoa, Ikatetxe Nagusia, Udazkeneko ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.