Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia

Arreta falta eta hiperaktibitatea duten ikasleekin modelatze-lana

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko urriaren 31a

Ikastaroa ostegunetan izango da:  azaroaren 3an, 10ean, 17an, 24an eta abenduaren 1ean.

Arreta-falta eta hiperaktibitatearen gero eta kasu gehiago agertzen dira gure geletan. Horiek ulertzen saiatuko gara, diziplina arteko askotariko ikuspegi batetik: neuropsikologia eta hezkuntza-korronte berriak aztertuz. Haurrak, eta beraien familiak, ulertu ahal izateko eta haiei laguntza egokia emateko baliabide praktikoak landuko ditugu, haurrentzat zein helduentzat.

Irakaslea

  • Naiara Gorroño Viteri

    Komunikazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Pedagogian Masterduna Bartzelonako Unibertsitatean. Yoga irakaslea, Sadhana Yoga Eskola.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Haurrei ulertzeko gakoak eskaintzea eta irakasle eta gurasoen jarrerak aztertzea.
  • Arreta-falta eta hiperaktibitatea duten ikasleen egoera hobetzeko estrategiak ezagutzea.
  • Arreta- eta kontzentrazio-ariketak lantzea.
  • Komunikazio-estrategiak ezagutzea.

Edukiak

  • Oinarrizko kontzeptuak.
  • Haurrekin erabiltzeko estrategia praktikoak: tresna biointeligenteak eta biomorfikoak.
  • Garun-hemisferioen ariketak: eskuin-ezker hemisferioak lantzeko tresnak.
  • Hezkuntza-baliabide integralak: garapen holistikoan, osoan, lagunduko diguten ekintzak.
  • Inteligentzia anitzak: zer diren ezagutzen eta garatzen ikasteko hainbat bide.
  • Kasu praktikoak.

Metodologia

Aktiboa eta parte-hartzailea.

Gaia ikuspegi trandiziplinarra eta “jakintzen ekologia” garatuz landuko dugu. Hau da: jakituria eta korronte anitzen arteko ekarpen eta harremanetik.

Esperientzien eta praktika onen trukaketa.

Nori zuzendua

Arreta-falta eta hiperaktibitatea duten haurren guraso edo irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen).

Babesleak

Etiketak

Arreta-falta, hiperaktibitatea, kontzentrazioa, komunikazio-estrategiak, Markeskoa, Ikastetxe Nagusia, udazkeneko ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.