Ikastaroak :: Medikuntza

Gaixotasun konplexuen genetika

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 13.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko azaroaren 16a

Ikastaroa bi larunbatetan (azaroaren 19an eta 26an) izango da, lehenengo egunean goizez eta bigarrenean goiz eta arratsaldez.

Gizakiak pairatzen dituen gaixotasun arruntenek (diabetesa, obesitatea, minbizia...) osagarri genetikoa dute, eta beraiek garatzeko probabilitatea, hein batean, heredagarria da. Hala ere, gaixotasun horien herentziak ez ditu eredu mendeliarrak betetzen eta inplikatuta dauden aldaketa genetikoak ezagutzea Genetikaren erronka handienetariko bat da gaur egun. Azken urteotako garapen teknologikoak (Bioteknologian eta Informatikan, bereziki) eta giza genomari buruzko ezagutzaren aurrerapenek posible egin dute genoma osoaren azterketa estruktural zein funtzional masiboak egitea.

Ikastaro honetan, gaixotasun konplexuen genetikaren oinarri teorikoa, ikertzeko erabiltzen den metodologiaren hastapenak eta datuen analisiaren adibide praktikoak landuko ditugu.

Irakasleak

  • Jose Ramon Bilbao Catala

    Biologian doktorea. Gurutzetako Ospitaleko ikertzailea eta Genetikako irakaslea EHUn.

  • Ainara Castellanos Rubio

    Biologian doktorea. Doktoratu ondoko ikertzailea Columbia Unibertsitatean (AEB).

  • Nora Fernandez Jimenez

    Biologian lizentziatua. Doktoratu aurreko ikertzailea Gurutzetako Ospitalean.

  • Galder Gutierrez Ziardegi

    Biologian lizentziatua. Bioinformatikaria Gurutzetako Ospitalean.

  • Liher Imaz Goienetxea

    Biologian doktorea. Ikertzailea Genetadi enpresan.

  • Leticia Plaza Izurieta

    Biologian lizentziatua. Doktoratu aurreko ikertzailea Gurutzetako Ospitalean.

  • Izortze Santin Gomez

    Biologian doktorea. Doktoratu ondoko ikertzailea Bruselako Unibertsitate Librean.

Helburuak

  • Gaixotasun arrunten herentziaren konplexutasuna ulertu eta arrisku genetikoaren kontzeptua bereganatzea.
  • Inplikaturiko geneak bilatzeko estrategien oinarri teorikoa ulertzea.
  • Gene hautagaien azterketa funtzionalak egiteko metodologia ezagutzea.
  • Analisi masiborako lanabes informatikoak ezagutu eta erabiltzen ikastea.

Edukiak

  • Gaixotasun konplexuak, gaixotasun arruntak.
  • Arrisku-geneen bilaketa: estrategia klasikoak – estrategia berriak.
  • Azterketa funtzionalak – adierazpen genetikoa.
  • Bestelako mekanismo genetiko eta epigenetikoak.

Metodologia

Kontzeptuen aurkezpena eta azalpen teorikoak (% 60) eta praktika indibidualak ordenagailuan (datu errealekin) (% 40).

Nori zuzendua

Bizi-zientzietan (Biologia/Biokimika/Medikuntza…) lizentziatura/gradua dutenei edo azken kurtsoetako ikasleei.

Genetikaren oinarrizko ezagutza izatea komenigarria da.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen)

Babesleak

Etiketak

genetika, gaixotasun arruntak, asoziazio genetikoa, genomika, udazkeneko ikastaroak, Markeskoa, Ikastetxe Nagusia, UEU

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.