Ikastaroak :: Pedagogia

Haur psikologia: haurren portaeren ikaskuntza

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko azaroaren 17a

0-2 urte arteko haurraren garapena ulertzeko gakoak aztertuko dira ikastaro honetan. Egunerako errutinak eta eman daitezkeen jarrera oldarkorren aurrean izan beharreko jarrera landuko dira, besteak beste.

Irakaslea

  • Ane Ablanedo Larrion

    Unibertsitateko irakaslea (UPPA, NUP). Haur-prebentzioan espezialista. Eskola alternatibo eta pedagogia librearen gaian formatzailea. Hizlari eta artikulugilea. UEUkidea.

Helburuak

  • 0-2 urteko garapen etapako ezaugarri eta berezitasunak aztertuz, haurraren garapena ulertzeko eta behatzeko gakoak eskuratzea
  • Garapen etapa horretan eman daitezkeen jarrera oldarkorren aurrean nola jolatu jakitea
  • Eguneroko errutinak antolatzeko eta hauetan ekimen aproposak aurrera eramateko gakoak ezagutzea

Edukiak

  • Garapen fisiko eta psikomotorea lehen haurtzaroan
  • Oinarrizko prozesu kognitiboak lehen haurtzaroan
  • Zentzuei eta mugimenduari dagokion adimena
  • Hizkuntza jabekuntza
  • Garapen soziala eta nortasuna
  • Garapena eta hezkuntza
  • Haurren garapenaren portaera besteekiko harremanetan
  • Haurren portaera eguneroko errutinetan

Metodologia

Metodologia praktika-partehartzailea izango da, honetarako hainbat dinamika erabiliko dira. Helburua taldeak dituen ezagutzetatik abiatzea da ikastaroaren zehar hauek zabaltzeko.

Nori zuzendua

Haurreskoletako hezitzaileei, 0-2 urtetako gurasoei eta gaian interesa duen orori

Egitaraua

2011-11-19

Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-14:00

Haur psikologia: haurren portaeren ikaskuntza

16:00-18:00

Haur psikologia: haurren portaeren ikaskuntza

2011-11-26

Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-14:00

Haur psikologia: haurren portaeren ikaskuntza

16:00-18:00

Haur psikologia: haurren portaeren ikaskuntza

Etiketak

Haur Psikologia, haurren portaera

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.