Ikastaroak :: Pedagogia

Guraso/Hezitzaile eta haurren arteko elkar ulertzea: erlazioak eraikitzeko zigorra, xantaia eta mehatxuak ekiditen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko azaroaren 4a

IKASTAROA BETE EGIN DA. EMAN IZENA ETA ITXARON ZERRENDAN GERATUKO ZARA

Jaso logela!  Bukatu telebista ikustea!  Egin eskolako lanak! Kontuz jan! Zein da lagun hori? Gosaldu eta jantzi eskolara berandu iritxiko gera eta! Niri ez hitz egin tonu horretan! Sarritan, guraso eta hezitzaileak gauza bera 100 aldiz esaten dugunaren inpresioa izaten dugu , tonu guztietan, kasu egin baino lehen. Aldi berean, zailtasunak izan ditzakegu gauza bat debekatzeko orduan, exijitzeko orduan…“Ez” esatea kosta egiten zaigu edota gehiegi esaten dugu. Zailtasun asko ditugu autorismoaren, txantaia eta penaren artean oreka edo erdiko neurria aurkitzen. Eta sarritan  gaizki ulertuak sortzen dira… Igeri egiten, gidatzen, sukaldatzen ikastea normaltzat hartzen dugu…Gure autoritatea mantendu, autoritarioa izan gabe.Gure seme-alabekin komunikatzea ere ¡Ikasi daiteke! Nola hitz egin gure seme-alabei entzun diezaguten…Nola entzun hitz egin dezaten…

Irakaslea

Helburuak

  • Marshall Rosemberg “komunikazi ez bortitzaren” modeloa aurkeztu
  • Zigorra, xantaiak eta mehatxuen alternatibak azaldu
  • Trebatu ohiko egoeratan

Edukiak

Gure seme-alabak gustatzen ez zaigun zerbait egin edo eta esaten duenean: ¿Nola esan benetan entzuteko? ¿Zein limite jarri? ¿Zer da autoritatea? Guren seme-alabak arazo bat duenean: ¿Nola lagundu? ¿Zergatik eta nola entzun? ¿Nola lagundu modu progresiboan bera bere arazoak konpontzeko gai izan eta geroz eta autonomoagoa izan dadin?Bere jokabidea onartzen ez dugunean eta gurekin ez duenean ezer jakin nahi: ¿Nola konpondu arazoa inork sufritu gabe? ¿Nola egin zu errespetatua izateko eta aldi berean haurra ere errespetatuz?

Metodologia

Teoria aurkeztu ondoren ariketa praktikoen bidez, guraso eta hezitzaileek eguneroko egoerak aztertu eta sakondu al izango dute.

Nori zuzendua

Guraso, hezitzaile edo interesa duen edonori

Egitaraua

2011-11-12

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Saioa

saioa

15:30-19:30

Saioa

Arratsaldeko saioa

Etiketak

Ekar ulertzea, haurrak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.