Ikastaroak :: Pedagogia

Kontu kontari tailerra

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko irailaren 12a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko urriaren 19a

Gianni Rodari-k zioenez, «hizkuntza idatziaren lehenengo ezagutzak ez du oraindik aurkitu ipuin-liburua baino bide aberatsagorik, kolorez beteagorik eta politagorik», baina benetan ematen al diogu gaur egun ipuinari zor diogun garrantzia eta balioa? Ikastaro honen bidez ipuina eta honen erabilera sorkuntzarako tresnatzat analizatuko dugu, kontaketa eta sorkuntzarako zenbait teknika azalduko ditugu eta ipuinen inguruan ditugun ideiak eta gogoetak elkarrekin trukatzeko aukera izango dugu.

Irakasleak

  • Leire Perez Azcona

    Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikaria eta Haur Hezkuntzan diplomatua.

    Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea.

  • Luciana Serra

    Ingeleseko Filologian Diplomatua. Eskolaz kanpoko klaseetan eta tailerretan irakaslea

Helburuak

o        Ipuina eta bere historia.

o        Ipuinak eta kontakizunak Haur eta Lehen Hezkuntzan.

o        Ipuina baliabide moduan:

  • Ipuina gure eskoletan.
  • Ipuin-txokoa.
  • Irudia ipuinetan.

o        Ipuinak kontatzeko eta sortzeko teknikak eta baliabideak:

  •  Ipuin ezberdinak sortzeko teknikak eta baliabideak.
  •  Ipuinak kontatzeko teknikak.

o        Gaiaren inguruan norberak dituen esperientziez solastatzea.

Metodologia

Irekia eta parte-hartzailea izango da, ikastaroaren helburua ezagutza berriak eskuratzea eta esperientzia ezberdinez hitz egitea baita. Bi zati izango ditu:

  • Alde teorikoa: gaiarekiko oinarrizko ezagupenen ezagupenak finkatzea 
  • Alde praktikoa: ipuinaren sormenaren eta kontaketaren inguruko teknikak ezagutzea eta praktikan jartzea.

Nori zuzendua

Haur (0-3 eta 3-6 zikloetarako) eta Lehen Hezkuntzako irakasleei, gurasoei eta interesa duen edonori zuzendua

Etiketak

ipuina, haur literatura

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.