Udako Ikastaroak :: Soziolinguistika

Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko ekainaren 26a

Ikastaro honi 18 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Egungo fenomenoa dugu kultura berrien etorrera, eta, horrekin batera, hainbat lurraldetatik ohitura, sinesmen, mundu sinboliko, hizkuntza eta beste errealitate berri batzuk iritsi dira. Horrek guztiak zenbait erronka sortzen digu alor ezberdinetan Ikastaro honen bitartez, hezkuntzan lanean dihardutenek tresna teoriko-praktiko baliagarriak eskuratuko dituzte, bereziki haurrekin, eguneroko esku hartzeko garaian.

Irakaslea

  • Samira Goddi Mendizabal

    Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua. Gizarte eta Kultur antropologian lizentziatua.

    Kultur aniztasuneko teknikaria. Kultura arteko bitartekaria izana.

    unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

  •  Munduan existitzen diren hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak apur bat gerturatzea.
  •  Norbanakoarengandik hasita, kultura, hizkuntza edota lurralde ezberdinetako harremanetan kodeak identifikatzea eta komunikazioan laguntzea. Nola ez, estereotipo eta aurreiritziekiko dugun jokabidea aztertzea.
  •  Hiru kontzeptuen arteko harremanak eta distantziak ulertzea. Kultur aniztasunak dauzkan ezaugarriak ikusi eta kulturen arteko elkarbizitza sustatzen ikastea.
  • Ikastetxean planteatzen diren adibide praktikoak saioetan analizatu, eta testuinguru zehatz horretan aniztasuna kudeatzeko baliabideak eskaintzea.

Edukiak

  • Munduan dauden hizkuntzak aztertu eta duten lekua ikusi.
  • Munduan diren idazketa-sistemak aztertu eta identifikatu.
  • Hizkuntza-espazioak analizatu; etxean, ikastetxean, etab. Jatorri ezberdineko ikasleek duten erabilera-esparru eta transmisioa identifikatu.
  • Kulturak eta identitateak aztertu, norbanakoarengandik hasita.
  • -Kultura eta hizkuntza horien kokalekuak ikusi, baita guregan duten eragina aztertu ere.
  • Gaur egun, gure herrietan elkarrekin bizi garenon kultura eta hizkuntzak aztertu.
  • Jatorri ezberdineko haur eta gazteen kasuan, migrazio-fenomenoa aztertu. Borondatearen kontrako migrazioa askotan.
  • Baliabideak eskaini gai hauen inguruko materiala lortzeko.
  • EAEko jatorri-aniztasunaren gehiengoa kontuan hartuta, herrialde zehatz batzuen inguruko adibideak azaldu.
  • Bitartekaritzarako teoria faktoreaniztuna azaldu; non ezaugarri pertsonal, kultural eta testuingurukoek jokatzen baitute.

Metodologia

Arlo teorikoa nahiz praktikoa landuko da ikasgaian.

Arlo teorikoari dagokionez, material ikuserraza eta ulergarria banatu eta eskoletan bertan landuko da.

Eduki teorikoak sakontasunez landuko dira, eta ondoren, alde praktikoaren bitartez, eduki horiek hobeto finkatuko dira.

 

Arlo praktikoari dagokionez, ikus-entzunezko baliabideak eta kasu errealak eskainiko zaizkie, hausnarketara eta errealitatera gehiago gerturatzeko asmoz. Taldeka nahiz banakako hausnarketa eta planteamenduen bitartez, egunerokoan aurki daitezkeen gatazkak planteatuko zaizkie. Baliabide propioekin eta azalduko zaizkien egoeren aurrean erreakzioak azaldu eta denon artean lantzeko helburuarekin.

Gaiarekin zerikusia duten film labur, roll playing edota istorio narratiboen bitartez,

kultur aniztasunaren inguruko gogoetak aurkeztuko dira.

Nori zuzendua

Kultura, hizkuntza eta lurralde ezberdinetatik etorritako jendearekin harremanetan aritzen denari.

Hezkuntzan edo heziketan, kultura ezberdinekin lan egiten duenari.

Gai honekiko kudeaketan bereziki erremintak behar dituenari.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

udako ikastaro, Hezkuntza, kulturak, kudeaketa, aukerak, gatazkak, bestea, ezagupena

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.