Ikastaroak :: Argazkigintza

Argazkigintza numerikoa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko martxoaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko maiatzaren 20a

Hainbat urtez, argazkigintza jende kopuru murriztu baten artean egon den jarduera izan da, baina argazkigintza numerikoaren agerpenaz geroztik, argazkiak ateratzea denen esku dago. Argazkigintzarekiko gastuak apaldu dira, makinaren erabilera guztiz errextu da eta argazkiak hedatzeko ahalbide desberdin ainitz daude egun. Alta, askotan, kamera berri horiek eskaintzen dizkiguten aukera guztiak ezagutzeko eta menperatzeko zailtasunak ditugu.

Helburuak

Ikastaro honen helburua argazkigintza numerikoaren inguruan oinarrizko ezagutzak eta metodoak ematea da. Argazkigintzaren oinarrietatik abiatuz, kamera numerikoen funtzionamendua eta erabilera sakonduko ditugu beren aukerei ahal bezain etekin handiena ateratzeko asmoz.

Edukiak

  • Bista-hartzea : fokala, esposizioa, abiadura, iso, konposaketa, angelu desberdinak, argazkia argi guttirekin, flash oinarriak, etab.
  • Argazkien gordeketa, hedapena eta inprimaketa : artxibaketa, Photoshop-ekin argazki birmoldaketaren oinarriak, Interneten hedapena, inprimatu, diaporama bat eraiki, etab.

Metodologia

Ikastaroak parte teorikoa eta bestea praktikoa izanen du. Teoria eman ondotik praktikan emanen ditugu ikaspenak. Kamerak eskuan, argazki saioak egingo ditugu.

Nori zuzendua

Ikastaro hau gaian interesa duen orori eta argazki kamera numeriko bat duen edonori zuzendua da. Argazkigintza munduan sartu nahi duen ororentzat oinarrizko ikastaroa da.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, Baionako arduradunarekin harremanetan sar zaitez : iparraldea@ueu.org edo +33 559 25 60 56

Oharrak

Zure argazki tresna numerikoa ekarri.

Babesleak