Ikastaroak :: Internet

Webguneak sortu : 3 - Gunearen edukiak eta beren ikuspena

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko martxoaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko maiatzaren 24a

Internetek “denborarekin” genuen erlazioa guztiz aldatu egin du. Dena “orain” eta “azkar” nahi dugu. Zenbat denbora pasatzen ote dugu webgune bat exploratzen ? Orrialde bat irakurtzen ? Zenbat linea behar ditugu pazientzia galtzeko eta bilatzen genuen hura beste nonbaiten bilatzeko ?

Webgune baten edukia sortzerakoan edukia jasotzen duenaren buruan jarri behar gara. Galdera ez da “zer nahi dut esan” baizik eta “nola nahiko nuke irakurri, bisitari bezala, esan behar dudan hura”.

Edukia ondo antolatzea, irakurtzeko formatu atseginak erabiltzea eta maketazio erosoak sortzea da gizakien alde egiten ikasi behar duguna... baina baita makina edo errobot-entzat antzeko lan paralelo bat eraman behar dela ere. Gizakiok, informazioa era egokian ikusi nahi dugu ; era berean, errobotek ere. Zertarako errobotentzat idatzi ? Errobotak bait dira zure webgunea ikusgarria bilakatuko dutenak. Beraz hauei dagozkien normak aztertuko ditugu.

Irakaslea

  • Yvan Rusiñol Ferré

Helburuak

  • Edukia antolatzea
  • Maketa politak eratzea
  • Webgunearen ikusgarritasuna, aipamena eta ezaugarria lantzea
  • Bisitarien jarrera ezagutu eta horrekiko egokitzea

Edukiak

1. Gizakiontzako edukia

  • Gizakion jarrera interneten
  • Eduki globalaren antolaketa
  • Orrialde baten edukiaren antolaketa
  • Maketazio tresnak eta wysiwyg editoreek bizitza erresten digute
  • Wysiwig editoreek bizitza errexten baina... ez beti
    • html-aren baseak
    • css-a edo estiloen orriak
  • Itxura profesionala izateko aholkuak
    • Tipografiak
    • Koloreak
    • Alineatzea
  • Erabilerraztasun normak. Denok ez ditugu begi berdinak.
  • Monitorizatze tresnak bisitariak eta beren ohiturak hobeto ezagutzeko

2. Errobotentzako edukia

  • Zer dira errobotak eta nola lan egiten dute
  • Edukiaren idazkeraren norma teknikoak

Metodologia

Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu.

Nori zuzendua

Webgune bat sortzearen beharra duen edozein perstonari, adibidez : musika taldeak, elkarteak, zerbaitetan zaletuen kolektiboak, merkatari txikiak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, Baionako arduradunarekin harremanetan sar zaitez : iparraldea@ueu.org edo +33 559 25 60 56

Oharrak

Zure ordenagailua ekartzen ahal duzu (mugikorra edo portatila bada)

Etiketak

Edukiak, ikuspena, errefentziatzea, google, metatag, html, css, irudiak, antolaketa, eskematizatzea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.