Ikastaroak :: Internet

Webguneak sortu: 1 - arkitektura, hizkuntzak, CMS-ak eta Joomla

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko otsailaren 23a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko apirilaren 25a

Webgune bat egitea ez da zergatik gauza zaila izan behar. Baina nondik hasi ? Zer dira hitz arraro guzti hauek ? Provider, css, cms, dns, php, html, ajax, ftp, http...

 Hasiera batean hainbat kontzeptu argituko ditugu web munduan lehen pausuak eman ahal izateko. Sistema osoa nola funtzionatzen duen aztertuko dugu ulertzeko nola webgune bat martxan jartzen ahal den ahalik eta azkar eta era errexenean. Azkarki aztertuko dugu zergatik eta nola erabiltzen diren web mundurako egokitu diren hizkuntza informatikoak, horrek errextuko bait digu erabiliko ditugun tresnen aukera.

Internet, azken finean komunitate izugarri haundi baten indarren gehiketa bat da. Iada ez dugu behar bakoitzak bere kabuz gurpila asmatzearen beharrik behin eta berriro. Ezagupenak partekatzen dira era libre eta, gehienetan, dohain batez. Elkartrukatze horrek errextu du interneterako tresna sofistikatuak sortzeko eta elkar erabiltzeko. Hortaz, iada ez da behar webgune bat hasiera hasieratik sortzea; nolabaiteko “prest-erabiltzeko” tresnak esistitzen dira: CMS-ak. Hoiek ezagutu eta analizatuko ditugu.

 Bukatzeko Euskal Herriaren errealitate “politiko-linguistikoa”-ri gehien egokitzen zaion tresnan edo CMS-an zentratuko gara gehien bat. Hauda, Joomla eta bere osagai libreak. Zergatik Joomla eta ez beste bat ?  Hasteko librea delako eta komunitate haundia osatzen duelako, baina batez ere euskaratua delako eta ELEAINIZTASUNA besteak baino askoz hobe kudeatzen duelako. Esan behar da Euskal Herrian, komunikatzerakoan, ezin bestekoa izaten da gutxienez webgunea elebiduna izatea.

Irakaslea

  • Yvan Rusiñol Ferré

Helburuak

  • Wegune simple bat osatzea
  • Kontzeptuak memperatzea
  • Webgune aurreratuago bat osatzeko zein pausu eman behar diren ezagutzea

Edukiak

  1. Kontzeptuen argibidea
  2. Wegune baten arkitektura
  • Zerbitzari / bezero kontzeptua
  • Sarearen antolaketa
  • Izenen erresoluzioen sistema
  • Webgune beraren arkitektura
  • Fitxeroak nola antolatzen dira
  • Zein dira beraien arteko erlazioa
  • Saiakera batzu eta magia piskat Chrome edo Firefox-ekin iada existitzen diren webguneetan

3. Interneten komunikazio protokoloak: http eta ftp

4. Internet hizkuntza informatikoak

  • html
  • css
  • javascript
  • php
  • ajax
  • Saiakera batzu eta magia piskat Chrome edo Firefox-ekin iada existitzen diren webguneetan

5. Izen bat erostea eta ostatatze leku aproposa aukeratu eta instalatzea6. CMSak eta Joomla

  • CMSak zer dira
  • Zeintzu daude
  • Joomla
    • Aurkezpena
    • Instalazioa
    • Osagarrien sistemaren aurkezpena

Metodologia

Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu.

Nori zuzendua

Webgune bat sortzearen beharra duen edozein perstonari. Adibidez: musika taldeak, elkarteak, zerbaitetan zaletuen kolektiboak, merkatari txikiak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, Baionako arduradunarekin harremanetan sar zaitez : iparraldea@ueu.org edo +33 559 25 60 56

Oharrak

Zure ordenagailua ekartzen ahal duzu (mugikorra edo portatila bada)

Etiketak

Joomla, cms, html, css, php, dns, provider, javascript, ajax, ftp, ssh, http

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.