Ikastaroak :: Komunikabideak

Interneteko sare sozialak erabiltzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko apirilaren 3a

Ikastaro honetan, interneteko sare sozialak zer diren eta zertarako erabiltzen diren ikusiko dugu. Bestalde, sare sozial hauen erabilpen zuzena nola egin ere azalduko dugu.

Helburuak

Sare sozialetan profilak eta edukiak sortu eta kudeatzea.

Aukera eta aplikazio ezberdinak ezagutzea.

Praktikak egitea.

Edukiak

Zer dira Sare Sozialak

  • Sare Sozial motak
  • Eduki sozialen bilatzaileak
  • Sare Sozialen erabilpena (pertsonak, enpresak,...)
  • Gaur egungo, bi sare sozial nagusiak ezagutuko ditugu:

Twitter

  • Kontua eta perfila sortu
  • Bilaketak
  • Tweets, elkarrizketak, retweets.
  • Jarraitzaileak (followers)
  • Mezuen argitarapena programatu
  • Zerrendak
  • Aplikazio interesgarriak

Facebook

  • Profila sortu
  • Aukerak: pribatutasuna
  • Taldeak
  • Orrialde bat sortu 
  • Aplikazioak instalatu

Metodologia

Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu.

Nori zuzendua

Ordenagailuarekin eta Internetekin lan egiten ohituta dagoen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, Baionako arduradunarekin harremanetan sar zaitez : iparraldea@ueu.org edo +33 559 25 60 56

Oharrak

Zure ordenagailua ekartzen ahal duzu (mugikorra edo portatila bada)

Bazkaririk ez da eskainiko baina etxetik ekarriz gero, bertan berotzeko eta jateko aukera bada.

Babesleak

  • ez dago