Ikastaroak :: Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia

Haurtzaroa, oinarri sendoekin

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko otsailaren 7a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko martxoaren 25a

Ikastaroa astearte eta asteazkenetan izango da, hau da, martxoaren 29an, 30ean eta apirilaren 5ean, 6an, 12an eta 13an.

Etorkizunean izango garenarekin Haurtzaro garaiak duen garrantziaz eta arduraz jabetzeko saiakera izango da.

Haurtzaroa garai kritiko eta erabakigarri da gizakion heziketa prozesuan eta guraso zein hezitzaileon prestakuntza konkretua ezinbestekoa da gure haurren garapen osasuntsuaren alde lagungarri izan dadin.

Gure gizarteak ez gaitu abordatze integral batetara prestatzen eta honek belaunaldiz belaunaldi jaso ditugun eta inguruan ditugun ereduak errepikatzera eramaten gaitu, askotan osasun eta ongizate aldetik aztoragarriak diren jarraibide hezigarriekin.

Prebentzioko ikuspuntutik helduon esku dugun osasun irizpideak sustatu nahi dira haur eta gazteen desoreka emozionala eta alferrikako sufrimendua ekidinaz

Irakaslea

Helburuak

  • Errespetuzko heziketa bultzatu ahal izateko haurren garapenean oinarrizkoak diren beharrak ezagutzea.
  • Haurraren autorregulazioa zer den azaltzea.
  • Haurrekin binkulu hurbilak eta iraunkorrak sortzen laguntzen duten oinarrietan erreparatzea prebentzio gisa.
  • Jaiotza, hazkuntza eta hezkuntza duin eta errespetagarri baten ikuspuntutik norberarekin eta besteekin aske, arduratsu, kontziente eta koherente sentitzeko familiei eta profesionalei erreferentziak eskaintzea.

Edukiak

  • Haurdunaldia eta erditzea.
  • Elikadura (edoskitzea eta janari solidoak).
  • Loa.
  • Negarra.
  • Psikomotrizitatea.
  • Esfinterren kontrola.
  • Sexualitatea.
  • Emozioak (amorrua, agresibitatea eta kasketak; beldurrak; jeloskortasuna…)

Metodologia

Teoria aurkeztu ondoren, partaideen bizipen eta esperientzien inguruko solasaldiak.

Nori zuzendua

Guraso eta hezitzaileei.

Matrikulaziorako argibideak

Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.

Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen)

Babesleak

Etiketak

heziketa, haurrak, garapena, haurraren autorregulazioa, haurtzaroa, udaberriko eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.