Ikastaroak :: Basogintza, Biologia eta Natur Zientziak

Basoaren sekretuak ikertuz

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko otsailaren 7a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko martxoaren 30a

Ikastaroa  bi larunbatetan (apirilaren 2an eta 9an) izango da.

Basoak ez du ezer ezkutatzen, nahiz eta guri sekretuak dituela iruditu. Begiratzen ikasi behar da, besterik ez. Basoak hortxe du guztia, gure begien aurrean. Oraina eta iragana ikusten zaizkio; etorkizuna igarri ahal zaio. Gizakiak basoa nola ustiatu zuen erakusten digu; norekin –animalia, landare, onddo- bizi den esaten digu; klimak, kutsadurak, ustiaketak eta abarrek nola eragiten dioten salatzen digu; dagoen tokia zergatik aukeratu duen xuxurlatzen digu; alegia, sekretuak airean dituen inguru gozagarriak dira basoak. Eta ikastaroan ikasiko dugu begiratzen, modu hotz batez –neurketak eginez, adibidez- zein modu epelago batez, subjektibotasuna erabiliz. Ekosistemak, jasangarritasuna, metodo zientifikoa eta horrelako hitz potoloak modu jostagarrian ikusiko eta ikasiko ditugu, taldeko lana bultzatuko duten talde dinamikak erabilita. Ikasleekin basoa ikertzeko behar dituzun joko eta trikimailu guztiak erakutsiko dizkizugu, zatoz.

Irakasleak

Helburuak

  • Ikasleekin ekosistemak eta, bereziki, basoa lantzeko moduak ikastea.
  • Basoari buruzko ezagupenak sendotu eta sakontzea: zuhaitz-multzotik harago, elkarri lotutako osagaien sistema konplexua ulertzeko tresnak eskaintzea.
  • Gizakiaren eta basoaren arteko lotura aztertzea, gaur egungoa zein garai batekoa: basoen askotariko ustiapena; basoak irakurtzeko oinarrizko ezagupena lantzea. Baso-kudeaketa jasangarriaz mintzatzea.
  • Basora joateko planifikazioa lantzea.
  • Metodo zientifikoa praktikan jartzea: jakin-nahia lantzea, galderak sortzeko; plangintza zein esperimentazioa bultzatzea; ondorioak ateratzea, eta ondorio guztiak —gustatu zaizkigunak zein gustatu ez zaizkigunak— adierazgarriak direla ikusaraztea.
  • Mendi-irteeran, laginak hartzeko eta neurketak egiteko metodoak ikastea.
  • Mendiko lana eta laborategikoa lan beraren bi arloak direla frogatzea, mendian hartutako laginak eta neurketak laborategian aztertuz
  • Ondorioak ateratzeko talde-dinamikak frogatzea.
  • Lan eginez gozatzea; gozatuz maitatu egiten delako, eta maitatuz zaindu egiten delako.

Edukiak

  • Baso ekosistemaren ezaugarri abiotikoak eta biotikoak.
  • Landareen komunitateak eta dagokien fauna.
  • Zuhaitz-multzoaren egitura.
  • Gizakia eta basoaren arteko lotura ekonomikoa/merkatal-lotura.
  • Gizarte-inpaktuak.
  • Kartografia, irteeraren antolaketarako: orientazioa, mapa topografikoak, krokisak.
  • Landa-koadernoaren erabilera
  • Laginak hartzeko metodoak: jolasa, marrazkia, tranpak, landa-koadernoa, argazkiak, tresnak.
  • Laginak eta neurketak tratatzeko metodoak: esperimentuak, eztabaidak…
  • Lurraren azterketa
  • Taldeko-lanak, jokoak.
  • Motibazioa, irribarrea, alaitasuna.

Metodologia

Metodologia parte-hartzailea eta dinamikoa izango da. Atal teoriko-praktikoa izango du ikastetxean, eta baita ikastetxearen hurbileko baso batean ere.

Ikastaroa 3 ataletan banatuko da (gutxi gorabeherakoak dira):

  • Saio teoriko-praktikoa -kartografia eta landa-koadernoa (atal teorikoa eta tailerra)- 2’5 ordu
  • Irteera basora- ikuspen sistemikoa, lurra, landare- -komunitateak, fauna- 3’5 ordu eta erdi
  • Saio teoriko-praktikoa- laborategiko esperientziak- 2’5 ordu
  • Saio teoriko-praktikoa -ondorioak- 1,5 ordu

Nori zuzendua

Irakasleei (Lehen eta Bigarren Hezkuntza) zein hezkuntza ez-arautuko monitoreei. Interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.org (Mari Karmen)

Babesleak

Etiketak

natur zientziak, basoa, lurra, gizarte eragina, gizarte eragina, udaberriko eskaintza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.